|
|
|
|
| 102. zenbakia | Data 2000-05-31 | 8624 orria |
ASTIGARRAGAKO UDALA
Iragarkia
Egitatezko Bikote edo Elkarketa Zibil ez ezkontzazkoen udal Erregistroaren antolaketa funtzionamendurako Arauak jendaurreko informazioan legeak eskaturiko epealdiaz utzi ondoren, eta erreklamazio edo oharrik aurkeztu ez denez gero, Arau osoak argitaratzen dira.
Egitatezko Bikote edo Elkarketa Zibil ez ezkontzazkoen udal Erregistroaren antolaketa funtzionamendurako Arauak.
I. Azalpena eta erregistroaren izaera
1. artikulua:
Astigarragako Udaleko Elkarketa Zibilen Erregistroak izaera administratiboa du eta bertan inskribatu ahal izango dira egitatezko bikoteak (ezkontzarik gabeko bizikidetza-elkarketak); Arau hauetan eta hauen garapenean eman daitezkeen gainerako xedapenetan finkatzen diren era eta betebeharren arabera.
II. Erregistroan inskriba daitezkeen herritarrak
2. artikulua:
Erregistro honetan inskribatzeko eskatu ahal izango dute, bi pertsonaren artean beraiek nahi izan eta libreki erabakirik bizikidetza-elkarketa edo egitatezko bikotea eratu duten guztiek, sexu berekoak izanik ere.
Bizikidetza-elkarketeko bi partaideetariko batek bederen Astigarragan erroldatua beharko du izan, herrian bertan bizi delako.
III. Inskripzioaren ondorioak
3. artikulua:
Elkarketa Zibilen Udal Erregistroan inskribatutako egitatezko bikote guztiek, Udal honek bere eskumeneko gaietan ezkontzazko elkarketei aitortzen dizkien eskubide eta betebehar administratibo berak izango dituzte.
IV. Inskribatzeko aurkeztea eta horretarako
kontuan izan beharreko inguruabarrak
4. artikulua:
Bikote bakoitzaren lehen inskripzioa, bi partaideak pertsonalki eta batera Erregistroko funtzionario arduradunaren aurrera aurkeztuz egingo da, haiek bien arteko bizikidetza-elkarketa ez-ezkontzazkoa dutela deklaratuz.
5. artikulua:
Bizikidetza-elkarketaren inskripzioa ez da egokitzat hartuko, baldin eta aurkeztutako bietarikoren bat adinez txikia eta emantzipatu gabea balitz.
6. artikulua:
Bikote bakoitzaren lehen inskripzioa idazterakoan, jasoarazi ahal izango dira bikoteak beren arteko elkarketari buruz azaltzen dituzten inguruabar guztiak. Era berean jaso ahal izango dira, hitzez hitzeko transkripzio bidez, elkarketako partaideen arteko hartueman pertsonalak eta ondareekikoak arautzen dituzten hitzarmenak.
Aurreko paragrafo horretan seinalatutako xehetasunak aurrerago ere inskribatu ahal izango dira, betiere biak elkarrekin batera aurkeztuz.
V. Elkarketaren amaiera edo iraungipena
7. artikulua:
Elkarketaren amaierari edo iraungipenari dagozkion idazketak, partaideetariko batek bakarrik eskatuta egin ahal izango dira, eta inoiz ez du deklaratu behar izango hori eragin dion arrazoiaren inolako berririk.
8. artikulua:
Erregistroa udal Idazkaritzaren ardurapean egongo da.
VI. Erregistroaren gauzatzea:
Liburu nagusia eta xehetasun liburua
9. artikulua:
Udal Informatizazio eta Normalizazio zerbitzuek, halakorik balego, finkatuko dituzte Erregistroaren funtzionamendurako dokumentazio eta prozedura egokienak. Idazkari Nagusiak, berak edo eskuorde bidez, aztertuko du Erregistro eta inskripzioen fede emango du
VII. Ziurtagiriak ematea eta intimitatearen babespena
10. artikulua:
Erregistroan inskribatutako pertsonen eta haien ahaideen intimitatea bermatzeko helburuz, idazpenen edukia ez da inolaz ere zabalduko, nolaz eta elkarketako bi partaideetariko batek edota Epaileek eta Justizia Auzitegiek eskaturik, Erregistroaren funtzionario arduradunak emandako ziurtagiriak salbu.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean araudi hau.
Astigarraga, 2000ko maiatzaren 19a.—Eli Laburu Labaka, Alkatea.
(1360) (5449)