Bilatu edozer Euskal Herriari buruz:
Orrialde Nagusira


* Elementu ikusgarriak:



Andra Mariaren Zeruratze Parrokia
Murgiako Andra Maria izenez ere ezagutua, antzina gotorleku bat izan zitekeenaren tokian kokaturik dago. Harlanduz egindako eliza txiki horrek gurutze latidarreko oinplanoa du.
Elizaren ondoan, ezkerraldeko eskantzuan, dorre bat dago. Dorre horrek oinplano lauangeluarra du eta 25mtako altuera, kanpaiak ere bertan daude.
Azken karlistadan, erretablo suntsitu zen, eraikineko beste hainbat zati bezala.
1888. urtean Donostiako San Vicente elizatik ekarritako bat jarri zen haren lekuan, baino erretablo zaharraren irudi batzuk gorde ziren. Erretabloan Santa ana, San Benito, San Inazio eta Zeruratzearen irudiak agertzen dira. Bi aldare ditu alboetan eta beraien batean Famili Santuaren mihise bat dago eta etxearen jabe ziren Murgiatarren hilobia. Elizatik zuzen-zuzenean eta balkoi sotil batetik Murgia Jauregira sar zaitezke.

Murgia Jauregia
Andra Mariaren Zeruratze edo Murgiako Andra Mari deritzaion elizaren ondoan dago eraikuntza bikain hori. Murgiaterren dorretxe zahar hori erraustua izan zen 1457. urtean Enrique IV.aren aginduz.
Gero, XVI. eta XIX. mendeetan, zenbait sute jasan zituen Euskal Herrian izan ziren guduak zirela eta. Joan den mendearen bukaeran eraberritua izan zen eta berdindutako harlanduz eginiko ormaren zati haundi bat gordetzen du oraindik eta sarrera nagusiaren gainean Murgiatarren armarria ageri delarik.
Azken eraberritze-lanek alboan dituen zurezko begiratoki gotikoak, jatorrizko eskailera inperiala eta aurrean dituen lorategiak hartu zituzten. Jauregiak artxibo historiko bat gordetzen du eta baita arras interesgarria den liburutegi bat ere.



Txoritokietako Monolitoa



Burdin Arokoa da eta aldeetariko batean gurutze bat du. Gaur egun Astigarraga eta Errenteria artean muga markatzen du.

Langagorriko Monolitoa



Burdin Arokoa da eta aldeetariko batean gurutze bat du. Astigarraga eta Errenteriako muga ondoan kokatuta dago.

Goiko-itturriko hilarria



Goiko-itturriko baserriren ormetan txertatuta antzinako hilarri hau aurkitu zuten .
Gaur egun baserri aurrean Foruen enparantzan kokatuta dago.




Goikoetxetarren armarria



Santiago auzoan kokatuta dago, izen bereko baselizara daraman bidearen ondoan. Asaba-etxe zahar honek, erdi-puntuko sarrera dobelatua du eta JHS anagrama eta Maltako gurutze bat klabean zizelatuak. Bertatik gertu, gar txikiko kare-labe bat dago, oraindik nahiko ongi gordeta dagoena.

Noblezatarren armarria



Gurutzeta auzoan, erriberan, kokatuta dago eta Gipuzkoan egon ziren lehenetarikoa da etxe hori. Aldaketa handiak jasan dituen arren, harearriz landutako armarri txiki bat du aurrealde nagusian. Bertan, pelikano bat ageri da, bularrai momoka ari zaiola, jaurtitako odolaz hiru txitoak elikatzen ari dena.

Plazaetxetarren armarria



Santiagomendi auzoan kokatutako baserri-etxea. Hori izan zen udaletxe zaharra. Aurrealdean erdi-puntuko arku bi ditu, behebarru zabal baten atari gisa eta horien gainean armarri bat ageri da, zirladun ertzau batez inguratua.



Santiago Baseliza
Eraikuntza apal hori izen bereko mendiaren gailurrean kokatuta dago.
Oinplano errektangularra du eta nabe bakarra, bertan dagoen abside zuzena delarik. Harlangaitzez eraikita dago, ziurrenik XIII. mendean, bere barruan erdi-puntuko arkuz egindako sarrera zaharra dago. Oraintsu, eskubiko aldea eraberritu da eta Naturaren Aterpetxe-Eskola bertan jarri.
Barruan, XVII. mendeko erretablo sotil bat dago eta bertan San Sebastian, San Kristobal, Kristo eta Santiago agertzen dira, azken hori zaldi gainean eta eskuan ezpata duela.
Santiago irudia
Santiago erromesaren, herriko patroia, taila bikain hau alabaztroz egina. Ziurrenik XIII. mendekoa ere, antzina baselizako aldare gainean zegoen eta gaur egun Donostiako eliz-barruti museoan gordeta dago irudi hori.

Murgia Herri Parkea



Murgia Parkea garai batean Markesaren lorategia zen lekuan eraiki da.
Astigarragako udaletxeak Markesarekin egindako hitzarmenaren ondorioz, betidanik Markesaren lorategia izan dena parke publikoa izatera pasa denean, Murgiaren munioaz gozatzeko garaia: irekia delako, herritarrona delako. Esparru honetan Euskal Herriko zuhaitz mota ezberdinak ikus ditzakegu, esate baterako pagoak, haginak, astigarrak, haritzak, etabar.