Bilatu edozer Euskal Herriari buruz:
Orrialde Nagusira


* Laburpen historikoa:
       Aitzbitarteko leizetan aurkitu zituzten hondakinak Euskal Herriko Paleolitiko aroko lehenengo aztarnategia izan zen eta esaten omen dute Astigarragako lehenengo biztaleen hondakinak izan zintekeen, gutxi gora-bera duela 27.000 urtekoak. Gaur egun Donostiako Aranzadi Zientzi Elkartean gordeta daude.
Baina idazle batzuen arabera, Astigarragako lehenengo aipamena Plinio Zaharra idazle latinarrak, itsasgizon baten arabera kontakizunen 50 urte K.a. bildu zuen hiri bardulen zerrendan aurkitu daiteke.
Aipamen honetan irakur dezakegu:

"... partiendo del Pyraneus y siguiendo la ribera del océano, hallamos el bosque de los vascones, Olarso;

los oppipa de los várdulos Morogui, Menosca, Vesperies... "

Murgiaren Jauregia eta Andra Mariaren eliza
horregaitik, idazle batzuek Murgia jauregia dagoen lekuan "Morogui" kokatzen dute, baina beste aipamenak ala hondakinak ez dituzte aurkitu, ezin dugu ziurtatu horrela denik.
1999. arte gabezi horiek erromatarren prezentziari buruz hitzegitea eragozpen ziguten, ala eta guztiz ere, Irungo udalerrian antzinako kaiaren hondakinak aurkitu eta gero, herri hau eta Oiartzun, Ergobia, Hernani, besteen artean gurutzatuz, Arabako lautadara iritsi arteko bide bat egon zitekeela, ia-ia baietz esan dezakegu.
Jakina dena, Urumea ibaia gurutzatzeko ibi bat zegoela eta bere inguruetan, kaia eta ibiko lanekin batera Ergobiako auzoa hazi zela.
Ziur aski azken hau baina zaharrago eta magal erditikan Ergobiara begiratzen, Astigarragako antzinako auzoa kokatuko genazekeen eta denboran zehar herri osoari bere izena eman ziona.
Garai horretan ziurgabetasun asko jasanten zenez, batez ere IX. mendetik aurreara, jendeak ez zuen nahi itsasertzean bizi, Vikingoek beldurra ematen zietelako eta beraien ziurtasuna mantentzeko eta artzainen bizi moduaren ondorioz, erribera baino 100 m. altuago kokatu zuten auzoa.
XI eta XII. mendetik aurrera, Erdiko aroaren barruan, historiako momentua zerbait argiago ikusten da. Gaur Santiago auzoa dagoen lekuan, Astigarragako lurraldea osatzen zen, Santiagomendi magaletik tontorraino. Horrela, Murgia Jauregiaren - antzina gaztelu-etxea - jabetzaren kanpo eta honekin loturarik ez zuen auzo bat zen.
Astigarragako biztanleek Murgiako jaunekin bake-agiri bat sinatu zuten, baina zein urtetan zalantzan dago, batzuk XIV. mendean (1332 urtean) eta beste batzuk XV. mendean (1420 urtean) esaten dute. Konpromisu-agiri feudal honek feudu-harremanen eta Aiztondoko Alkatetza Nagusiaren arteko lotura bitxiaren berri ematen digu. Astigarragako biztanleak Aiztondoko Alkatetzara atxekiturik zeuden, Asteasuko, Larraulgo, Sorabillako eta Urnietako biztanleak bezala.
XVII. mendean, Aiztondoko Alkatetza Nagusitik banatu egin ziren Urnieta, 1615. urtean eta Astigarraga, 1660. urteko urtarrilaren 26an.
Hala ere, 1840. urterarte Murgia eta Astigarraga banatuta egon ziren eta ez Aiztondoko alkateek, ez eta Astigarragakoek ere, ez zuten Murgiatarren lurretan interbentzio eskubiderik izan.
1941eko irailaren 30eko udal-akordioaren bidez, Astigarraga Donostiari lotu zitzaion auzo gisa; Estatuko Aldizkari Ofizialean agertutako 1943ko urriaren 17ko Xedapen batek baimendu zuen hori.
Frankoren diktadura bukatu zenean, Astigarragako herriak bere etorkizuna erabakitzeko aukera berreskuratu zuen, eta 1984eko abenduaren 30ean egindako erreferendun bidez 1941garren urtea baino lehenago zuten egoerara itzuli nahi zutela adierazi zuten herritarek. Donostiako udalak banaketa onartu zuen eta Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek berrestsi egin zuten 1987ko apililaren 8an.
Azkenik, 1987ko ekainaren 30ean, Astigarragako Udal demokratiko berria eratu zen.