|
|
|
|
![]() Astigarraga herria Gipuzkoako ipar-ekialdean, Urumea ibaiaren eskubiko ertzean eta itsasertzatik 5 kmetara kokatuta dago. Bere zabala 11´46 km2koa da. Iparraldetik Donostia eta Errenteriarekin mugarrituta dago, hegoalde eta mendebaldetik Hernani eta Donostiarekin (Landerbasoa) eta ekialdetik Errenteriarekin ere. Biztanlegoa 1998ko erroldaren arabera 3.206 biztanleek osatu zuten eta Galtzaur, Portutxo, Errekalde, Ergobia, Gurutzeta, Benta eta Santiagomendiko auzoetan banatuta dago. Bere erliebeak muino leunak dauzka (Txoritokieta 317 m eta Santiagomendi-Agineta 298 m) eta leku laua bat Urumea ibaiak zeharkatzen duena eta bertan Zakurmendegi, Oialume, Epele, Petritegi eta Muxar errekatxoek bere urak isurtzen dituzte. Gizakia ingurunean antzinatik sortzen ari den aldaketen erakusgarri argia da paisaia. Alde batetik erribera dago, Urumeak itxuratzen eta zedarritzen duena, baratzez eta negutegiz josia, industri eta hirigintza-alorreko hedapenaren eraginez hertsatua. Bestetik, udaleko ginontzeko aldeak daude, nekazaritza ihardureak irauten duelarik eta baserriak, sagastiak eta hostozabal-zuhaiztiak birlandapenak gailentzen diren. Industri alorra da garrantzitsuena. Industria gehiena Ubarburu, Zamoka eta Bidebitarte poligonotan eta inguruko tailer txikitetan banatuta dago. Hortaz kanpo, beste industri antzinako eta garrantzitsua aurki dezakegu, sagardogintza, eta honen ondorioz sagardotegiak agertzen dira, txotx garaian zehar E.H.ko jende asko etortzen da, sagardoa edatera. * Jaiak: Astigarragatarrek uztailaren 24etik 27ra bitartean ospatzen dituzte beren festa nagusiak Santiago Apostolaren omenez eta abuztuaren 16an San Rokeren omenez. Jaietan izaten diren ekintzak mota askotakoak dira. Abuztuaren 22tik 25era bitartean Ergobiako jaiak ospatzen dira. Bertan ere ekintza ugari izaten dira, hala nola, herri-kirolak, kalejirak, bertsolariak, sagardo dastaketak, e.a. Maiatzeren 15ean, San Isidro nekazariaren eguna denez, Bentetako auzoan erromeria bat egiten dute herritarrek, prozesio eta guztiz. Herri-kirolak ere izaten dira, hala nola, pilota partiduak, hidi-probaketak e.a. Horretaz gain, baita euskal folklore eredu guztiak ere ikus ditzakezu. Apirilaren 25ean, elkarte Luso-Euskaldunak Portugaleko Krabelinen iraultza ospatzen du, horretarako jai alai eta oztetsu bat antolatzen duelarik. |