|
|
Armiarma gorriaPanonychus ulmi Sortzailea: Akaroa Gipuzkoan eragina: Haundia Egiten duen kalteak: Larriak Kaltetutako zatiak: Enbor, adar eta hostoak |
Frutarbolak erasotzen dituzte akaro-mota guztietatik hau da arriskutsuena eta baita Gipuzkoan hedatuena ere. Armiarma txiki bat da eta hostoak ziztatzen ditu, normalki azpialdetik. Hostoek berun-kolorea hartzen dute eta garaiz aurretik erortzen dira. Negua arrautza eran iragaten du, begi, adabegi eta azaleko zimurretan, eta batez ere, adarren lotuetan. Frutarbolen kimuberritze eta loraketa garaian irteten dira armiarma berriak elikadura hartzeko. Han hilabete batean jaten aritu ondoren egoera heldura iristen dira eta uda-arrautzak erruten hasten dira. Belaunladi baino gehiago iragan daitezke. |