Bilatu edozer Euskal Herriari buruz:
Orrialde Nagusira

Hiponomeuta
Hyponomeuta malinellus
Sortzailea:
Zomorroa
Gipuzkoan eragina:
Urria
Egiten duen kalteak:
Txikiak
Kaltetutako zatiak:
Hostoak
      Intsektu honen forma helduak tximeleta txiki batzuk dira, oso deigarriak, beraien hegal txuriagatik puntu beltzekin. Ekain-uztailean azaltzen dira eta beren arrautzak taldekatuak adarren puntan ezartzen dituzte. Egun gutxi barru jaiotzen dira beldar gazteak horio argiaz margotuta eta beltzez puntuteariko, arrautzazpian babestuan negua pasatzeko.
Hurrengo udaberrian beren babespetik irteten dira eta hostoen barneko aldea jaten hasten dira. Geroago, kabia moduko bat eraikitzen dute hari zuri zetakarak erabiliz eta zenbait hosto barnean hartuz.
Barneko hostoak jan eta, ekainaren erdialdean, kabiaren barnean kapulua ehotzen dute, azkenik tximeleta bihurtuz.