|
|
AglaopeaAglaope infausta Sortzailea: Zomorroa Gipuzkoan eragina: Urria Egiten duen kalteak: Urriak Kaltetutako zatiak: Hostoak |
Gipuzkoan ikusi izan bada ere, ezin da esan gure sagastietan kalte egin duenik. Intsektu helduak, 20 mm. inguruko hegal-hedadure duen tximeleta da eta uztail-abuztuan azaleko zirritu eta zokoguneetan jartzen ditu arraultzak. Inkubaketa hamar bat egun irauten du. Beldar jaioberriek hostoak karrastatzen dituzte eta hilabete bat pasa ondoren zenbait babespetan gordetzen dira nagua igarotzeko. Hurrengo udaberrian, berriro hosto-jateari ekiten diote, batzutan asezintasun izugarriz. Ekainean ninfosia gertatzen da, beldarrak kapulu lodi bat ehotzen du, kolore arre argikoa eta pergamino itxurakoa. Hogeitamar egun barru jaioko da tximeleta berria, horrela, azaldu den bizitz zikloa itxiz. |