Fede Merino (1943) Carlos Merino (1970). Aita eta semea. Argazkilariak.


Elkar ezagutzen garenetik gure jakinduria eta indarrak batu ditugu. Noizbehinka elkarrekin lan egiten 1986-etik eta etengabe 1997-etik.


Euskarri kimiko eta digitala erabiltzen dugu irudi egitetarako eta ediziorako. Aldi gehienetan zuri-beltza erabiltzeko aukeratzen dugu, Gauzen Izate Sekretua erakusteko egokiagotzat daukagulako.


Kontu handiz positibatzen ditugu gure originalak, argazkilariak bere lanaren antzezle izan behar duela ulertzen dugulako, negatiboan, partitura baten bezala, dena idatzita dagoela, funtsezkoa baino, uste dugulako.


Esparru teknikoan, Errealitatera begirunez eta isiltasunez hurbiltzen gara, bere egi eta handitasun osoaz ustekabean harrapatzeko asmoz. Argi naturalaren, Izatea bere distira osoan erakusten duela, maitaleak aitortzen gara, eta Nikon, TRI X, Rodinal, Ilford eta habar erabiltzaile amorratuak.


Hurrengo sailetan espezializatu gara:


Industriala:
Guggenheim Bilbao Museoaren eraikineko jarraipen grafikoa, 1995-97
…Euskalduna Jauregiarena, 1997-98
Bizkaiko Labe Garaietan burdingintza, 1986-87…

Dokumentala:
"Arrantzale", Bermeo, 1973-76, 1993-ean argitaratua, Julio Caro Barojaren hitzaurrekin.
"Euskal Jokoak", 1988-89, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskariz.
"Bilbao Beti", Bilboko Udalaren laguntzaz, 2000-2001…

Sormen eta Publizitatea:
Arriaga Antzokiaren artxibategi grafikoaren egitea 1986-tik.
Juan de Anchietaren ekintzen artxibategiarena, 1997-98.
Ainhoa Artetarentzat paper-zorroen egitea, 1994-2003
Carles Cugat, 1989-2001; Tricicle, 2001.
Compañía Nacional de Danza, 2000. Lander Iglesias, 1976-2001…

Ikerketa Estetikoa:
"La Búsqueda de la Esencia", Chillida, 1991-98.
Oteizaren Monografikoa, 1984-86.
Basterrechea, 1987. Mendiburu, 1989. Ibarrola, 1988. Larrea, 1994.
"De la Densidad y el Límite", 1995-99.
"Chillida Inguruan", Pedagogi Estetikoaren Egitasmoa, 1992-2001.