|
1940. urteko apirilaren 10ean (Berpizkunde-Pazkoa
igandean) KORUKO AMA BIRJINAREN SCHOLLA CANTORUMek, gerora
Koruko Ama Birjinaren "ESKOLA" bezala ezagunak.
bere lehen emanaldia ematen du. Bere hasiera Santa Mariako parrokian
izan zen, Donostiako zaindariaren oinetan. Bertan Reficeren meza
kantatu zuen. 1945. eta 1950. urte bitartean, "EGUBERRITAKO
IRUDIAK", "PASIOKO IRUDIAK", eta EUKARISTIA
IRUDIAK" eskaintzen dituzte. bertan 200 interpretaritik
gora parte hartzen dutelarik, bai abesbatza, bai aktore, bai
balet eta bai orkestraren artean. Emankizun hauek izugarrizko
arrakasta lortzen dute eta Estatuko hiri nagusietan eskaintzen
dira, honela sortzen delarik dantza talde mistoa.
ESKOLAk 1956. urteko urtarrilean Jose Olaizolaren
OLESKARI ZARRA, 1961. urteko urtarrilaren 5ean Demetri
Schostakovicen BASOETAKO ABESTIA, eta 1962. urteko uztailaren
13an Carf Orffen CATULI CARMINA estreinatu zituen estatu
mailan.
Gaur eguneko ESKOLA 60 ahotseko Koru abesbatza
misto batek, 60 dantzariko dantza talde batek, 12 musikoko musika
talde batek eta gure folklorearen ikaskuntzaren seaska den eta
100 ikasle dituen haur akademia batek osatzen dute.
Nahiz eta gure emankizun gehienak geografikoki dei
dezakegun Heuskal Herriaren eremuan eman, gure folklorea Europa
eta Ameriketan ezagutarazi dugu egin ditugun hainbat biratan.
ESKOLAk bere historian hainbat sari
eta errekonozimendu jaso ditu egon den herrialdeetan:
|