Eskolako armarria
Izenburua Txartela
   

  Dantza Taldea
   

|Hasiera |Historia |Birak |Sariak |Harremanak |

Klick egin handitzeko    Koruko Ama Birjinaren Scholla Cantoruma, 1976. urtean KORUKO AMA BIRJINEREN ESKOLA izena hartu zuena, eta gaur ESKOLA izen arruntarekin ezaguna dena, 1940. urte hasieran sortu zuen JUAN URTEAGAK. Elkarte honen lehen emanaldia 1940. urteko Aste Santuko ekitaldietan izan zen. Gauzak horrela, 1940ko apirilak 10 hartzen da ESKOLAren sortze datatzat

 Lehen urteetan, Scholla Cantoruma eliza musikari eskeinia zegoen. Arlo horretan, bere arrakastarik handiena Aste Santuko Pasioaren Irudiak izan ziren. Emanaldi hauek Aste Santuan ez ezik, Eguberritan eta Gran Kursaaleko eszenatokian eskaini ziren. Ikuskizunaren kalitatea zela eta, Irudi hauek estatuko beste hiri batzuetan (Madril, Leon, Bilbo, Gasteiz,...) eskeintzeko kontratatuaizan zen.

 Klick egin handitzeko

50. hamarkadan hasi zen Dantza Taldea emanaldiak eskaintzen, abesbatzarik gabe, zenbait herritako jai-batzorde eta udalen eskaerei erantzunez. Taldeak, bere emanaldiak zaindariaren egunean edo jaialdietan egiten zituen. Hala ere, Dantza Taldeak eta Abesbatzak elkar lanean jardun zuten zenbait opera eta emankizun prestatzen. Horien artean aipatzekoak dira: Amaia, Txanton Piperri, Oleskari Zarra, Anbotoko dama, eta abarretan egindako lana. Aipatzekoak da ere, Jesus Guridik, obraren autoreak, zuzenduriko Amaia operan parte hartu zutela 1952. urtean.

 Klick egin handitzeko
Hurrengo urteetan Euskal Herrian emanaldiak ematen dituzte, nahiz eta noizean behin nazioartera irtenaldi batzuk egiten dituzten. Garai honetan, ikerketa lan gogorraren ondorioz, euskal dantza tradizionala berreskuratzen hasten da, horretarako Euskal Herriaren txoko eta bazter guztietan barna ibili ziren, dantza talde nahiz herritarrekin hitz eginez eta inguruko pauso eta erritmoak ikasiz, honela gure herriko kultura mantentzeko.

 Klick egin handitzeko
1983. urtetik aurrera, herri-folklorea beste era batera aurkezteko beharra ikusten dute, horretarako izaera eszeniko bat emanez, hori bai, erroak galdu gabe. Hau guztia, eta euskal gaitan oinarrituriko koreografiak izan dira ESKOLA gehien nabarmendu duten alderdiak, bai nazioartean eta bai nazioan ere.

 Klick egin handitzeko
1990. urtean bere sorreraren 50. urteurrena ospatu zuen, eta hori dela eta liburu bat argitaratu zuen. Bertan, Eskolaren historia luzean gertatutakoak biltzen dira. Era berean, Eskolak bi ekitaldi nagusi eskaini zituen Donostiako Victoria Eujenia antzokian, urte askotan arrakasta handien gune izan den horretan. Bertan Udal kontserbatoriko orkestra eta 300 dantzarik parte hartu zuten eta arrakasta itzela izan zen.

 Klick egin handitzeko

|Hasiera |Historia |Birak |Sariak |Harremanak |