Sorbalda eta Jarreraren Gela

 

BIZKARRA ETA JARRERA IKASGELA

Bizkarreko minik gehiago ez

Ikastaro didaktiko laburra da, bereziki egokia bizkarreko arazoak, gorputz-morfologiako arazoak, gihar zurrunak edo artikulazioen gaitasunak mugatuta dituzten pertsonentzat edo gorputza arin eta osasuntsu eduki nahi dutenentzat.

Ikastaroa praktikoa eta bakoitzari egokitutakoa da. Adin guztietakoentzat egokia.

Bertan ikasten diren ariketa eta jarrera berreziketazkoek pertsona bakoitzak monentu horretan dituen gaitasunak eta ezintasunak zehaztasunez ezagutzeko aukera ematen dute. Horrela, zailtasunak gainditzen hasteko bidea zabaltzen da.

Ariketa eta zuzenketa-jarrerak osasun-baliabideak dira; ikastaroan parte hartzen dutenek, gero, beren etxeetan sasoitsu egoteko eta, ondorioz, bizi-kalitate hobea eskuratzeko erabiltzen dituztenak.

Ikastaroan ikasten diren ariketak edozein eratako pertsonek praktika ditzakete: nagusiek, nerabeek, helduek, kirolariek, lan fisiko handia egiten dutenek edo egoneko bizitza, gehiegizko ahalegin eta laneko jarrera okerren ondorioak pairatzen dituztenek.

Lunbalgiak, hernia diskalak, ziatikak, dorsalgiak, erreumak, zerbialgiak, etab. prebentziozko neurri egokiak hartzen ez direnean azaltzen dira.

Informazioa:

Tel.: 943 464 476
eragin2@euskalnet.net