Psicología - Psicoterapia

 

DIAGNOSTIKOA
. Ahalmen gordeak garatzen.
. Gaitasunak eta baliabideak.
. Azterketa eta ebaluazio psikologikoa.

PSIKOTERAPIA
. Autoestimazioa. Azertzioa.
. Emozio eta sentipenmei lotutako arazoak.
. Depresioa, frustazioak, gogogabetza.
. Segurtazun eza, angustia, somatizazioak.
. Harreman-arazoak: bikotekidea, seme-alabak...
. Estresa, haserrea, hiperaktibitatea.
. Adimen-nahasmendu eta uzkurtzeak.
. Sexu arazoak.

PSIKOTERAPIA HUMANISTA
Prozedura honek, psikoterapeutaren laguntza profesionala aldian-aldian erabiliz, aukera ematen dio pertsonari bere buruaz ikuspegi sakonago, osoago eta egituratuago bat eskuratu dezan, horixe baita terapia hartu beharrak dakarren trastorno psikologikoa konpontzeko behar dena.
Ezagutza izateko, aukerak behar dira; ezagutzen dena alda daiteke bakarrik. Zer aldatu erabakitzea, eta zein erritmoan, bere bizitza aldatu nahi duen horren baitan dago, eta hori borondate kontzientea baino askoz ere zabalagoa den zerbait da. Psikoterapia humanistaren ikuspegitik, pertsona bera hartu behar da beraren arrakasta eta porroten, beraren historiaren protagonista eta erantzuletzat.
Kontsulta egin beharra ekarri duen arazo zehatza zedarritu eta konpontzearen prozesuak edo bere burua eraldatzeko konpromisoa hartu duenak bizi duen prozesuak pertsonaren konpromiso aktiboa eskatzen du nahitaez. baina kontsulta egiten duena ez da bakarrik aurkituko bide horretan, psikoterapeutaren laguntza profesionala hor du, bidea erakusten diona eta behar denean laguntza ematen diona.
Norbera ez dagoela ongi eta saiatu arren batek ez duela gauzak hobetzea lortu konturatzea, espero den aldaketa lortzeko behar diren ahaleginak egiteaz arduratzea, laguntza profesionala bilatzea eta aldatzeko prozesuan konpromisoa hartzea, horixe da gehien kostatzen den pausoa.
Bizitzari aurre egiten diogun moduen batuketa, gure pentsamoldeak, sentitzeko erak, zailtasunei eta frustrazioei aurre egiteko moduak, besteekin harremanak izateko eta geure buruari begiratzeko moduak, horien guztien bildumak geure “nortasuna”, geure “izaera” eratzen du. Ez da munduratzean berez datorkigun egitura psikologiko bat, aitzitik, zerbait eraikia da eta aldatua izan daiteke psikoterapiaren bidez gure ni egiazkoenarekin erlazioan, beteago eta asegarriago sentitu ahal izango dugun modu batez bizitzeko.
Norberaz kanpo beste inork ezin du pertsonak duen jatortasun-egarria ase, hori baita pertsonalena eta aldaezinena, eta geure barne sakonetik galdetzen diguna etengabe. Gure arreta deituz ohartarazten gaitu egarri horrek berarengandik urruntzen garenean, halako ezinegon bat sentiaraziz edo are gaixotasun fisiko edo trastorno psikiko bat hainbat gradutan.
Norberak baino ezin du beraren mundua aldatu, baina horretarako ongi ezagutu behar du mundu hori, alderdi agerikoenak ez ezik gure eguneroko ikuspegitik ikusten ez ditugun eta inkontzientetik ari diren alderdiak ere ezaguturik. Alde horretatik, psikoterapeutaren laguntza ezinbestekoa da.
Norberaren historia atalka-atalka berraztertzeak norberaren bizi-paisaiaren ikuspegi orokorra eskuratzen laguntzen du eta nork bere sentimenduak ulertzen laguntzen du sentimendu horiek esaten, aitortzen eta geure gain hartzen ditugula.
Egungo momentuaren atentzio hori esnarazteak erne biziarazten gaitu, ezin gauzatuzko fantasietatik, iritsi ezin ditugun ametsetatik, inora ez garamatzaten presa larrietatik ateratzen gaituela, eta presente eta prest bihurtzen gaitu gure benetako izatea gauzatzeko, beti presente, orain eta hemen baitago.
Bizitzea ala bizitzatik igarotzea, egia ala itxura, izatea ala edukitzea... horiek denek osatzen dute nork bere buruarekin, gurekin dauden gainerakoekin eta egin dugun eta egokitu zaigun bizitzarekin gustura sentitzearen eta ez sentitzearen arteko aldea.
Hainbat esperientziaren, inguruabarren, aukera, pentsamendu, beldur, arrakasta, porrot, uko egite, konpromisoren eta abarren sare konplexu baten emaitza garamatza. Oraingo zailtasunak poliki-poliki eratzen joan dira urteetan zehar eta azkenean nahi bezala bizitzen eta harremanak izaten uzten ez diguten blokeo eta kale itsuak sorrarazi dituzte.
Irtenbide ustelak alde batera utzi beharko dira, egoerak eta harremanak bideratzeko modu berriak ikasi eta praktikatu beharko dira. Oreka berri eta sendoago hori eraikitzeak denbora, ahalegina, lana eta, batez ere, behar den aldaketa erdiesteko ausardia eskatuko du.
Bizitzaren gorabehera bakoitzean norbera izaten ausartzea, presentzia ireki, malgu, argi eta zuzena erakutsiz, psikoterapia humanistak eskatzen duen eraldaketa pertsonalaren prozesutik iragan izanaren erakusgarririk handiena da.

 
 
 

Psikologia-Psikoterapia Gorputz & Adimenaren Erlaxaiketaren Gela Diafreoterapia eta Reflejoterapia
Jarrerazko Berreziketa Orokorra J.B.O.
Osteopatia Sorbalda eta Jarreraren Gela CASTELLANO