OSTEOPATIA

 
OSTEOPATIA

Esku-terapia leuna da, Iparramerikan orain dela 100 urte eta gehiago sortua.

Gorputzak bere burua sendatzeko daukan gaitasunean oinarritzen da. Mugikortasuna galdu duten ehunei mugikortasun osoa itzultzea da bere ekintza, bai artikulazioetan, bai erraietan, bai isurkinetan, eta horiek, behin normalizaturik, ez dute gehiago sintoma patologikorik sortzen.

Osteopatia

Osteopatia terapia globalizatzailea da, eta bere filosofiaren arabera,

Bizia giza gorputza barneratzen duen mugimendu bat da, eta gorputzean anatomia guztia Arnas Mugimendu Lehendarraren erritmoan mugitzen da.

Egiturak funtzioa gobernatzen du. Funtzio bakoitza berari dagozkion elementu anatomikoetan hartzen du oinarri eta elementu horiei egitura deritze.

Giza gorputzaren ezaugarria da bere homeostasia, hau da, bere konstanteak auto-orekatzeko gaitasuna, bere burua konpontzeko gaitasuna.

Osteopatiaren aplikazio-eremuetako batzuk ondoko hauek dira: Buruko, sudurreko, eztarriko eta belarrietako minak, erraietako eta glanduletako arazoak, endokrinoak, digestiokoak, artikulazioetakoak, nerbioetakoak…

 

 

Psikologia-Psikoterapia Gorputz & Adimenaren Erlaxaiketaren Gela Diafreoterapia eta Reflejoterapia
Jarrerazko Berreziketa Orokorra J.B.O.
Osteopatia Sorbalda eta Jarreraren Gela CASTELLANO