Jarrerazko Berreziketa Orokorra J.B.O.

 


JARRERAZKO BERREZIKETA OROKORRA

J. B. O.

Bere sortzaile den P. Souchard-ek, jarrerazko gimnasiaren arloan 15 urtez ikertzen aritu ondoren, 1981ean idatzitako "Le Champs Clos" lanean deskribatutako gorputz-terapiako metodoa da.
Gaur egun disziplina honetan diplomatutako 5.000tik gora espezialista daude munduan.

 


FUNTSEZKO OINARRIAK

Gorputzaren funtzio nagusiak: arnasa hartu, elikatu eta mugitu gihar estatikoen bidez egiten da eta gainkargaren arriskua du horrek.

J.B.O.k gihar estatikoen kontrakzio isotoniko eszentrikoak eragiten ditu. eta kontzentrikoa gihar dinamikoen.

J.B.O. inhibizioko metodo propiozeptiboa da.

 


BIZKAR AHULA ?

orputzaren atze aldeko giharrek betebehar funtsezkoa dute: zuzen egoten laguntzea. Zutik gaudenean atze aldeko gure giharrak uzkurtu egiten dira. Esku eta besoekin ahaleginen bat eginez gero, gihar horiek areagotu egin behar dute beren ahalegina.
Etzaten garenean bizkarrak galdu egiten du tentetasuna. Mugimendu horretan atzeko giharrek atseden har dezakete. Egunean zehar 16 ordu inguruz, ordea, gihar horiek lanean ari dira, teinkatzen. Egiteko hori ezin da gihardura "ahul" batekin egin.
Bizkar, garondo eta abarreko min eta nekeak beti dira atze aldeko giharrak indartsuegi izatearen ondorio, indar horrek gehiegizko presioa eragiten baitu artikulazioengan eta ornoarteko diskoengan.
Ez da kasualitatea giharretako arazoa gorputzaren atzeko aldean agertzea beti.
Beraz, bizkarraz ari garela, "ahula" metafora besterik ezin da izan, eta bizkar hori zurruna, gogortua eta elastizitaterik gabekoa dela esan nahi du.
Bizkarreko minari aurre egiteko bizkarra indartzeak zurruntasuna handitzea eta, ondorioz, mina areagotzea besterik ez du eragiten.


Arrazoiak

Gihar-kateadura

Gorputza osotasun funtzional integratua da. Ibiltzeak, adibidez, hain ekintza sinplea izanik ere, gihar eta neuronen arteko koordinaketa-prozesu guztiz konplexua eskatzen du. Anatomian gihar baten edo bestearen funtzionamendua azter dezakegu, zehaztasun handiz miatu dezakegu; baina ez dugu ezer ulertuko ikuspegi sintetikoa gureganatzen ez badugu, haren bidez ikus baitaiteke gorputzaren funtzio bat betetzeko giharrek euren artean agertzen duten erlazioa.
Giharrak antolatuta daude. Beren antolamendu horrek gihar-katearen itxura du. Hala, katea-maila batean eragiten dugunean, katearen gainerako katea-maila guztiek jasotzen dute eragina.

Mina, deformazioa, bihurdura edo dena delako sintoma agertzen den gunean bakarrik erreparatzen badugu eta hor bakarrik ematen badugu tratamendu terapeutikoa, behin-behineko arindura edo lasaitzea besterik ez dugu lortzen. Sintoma horren arrazoia gihar-katearen beste leku batean dagoen bitartean eta hura desagertarazteko gai ez garen bitartean, sintoma –patologia– ez da desagertuko. Hori da hainbat gorputz-terapia eraginkortasunik gabekoak izatearen arrazoia: giharren behar bezalako ikuskera globala falta dute.

Gaixotasuna ez da existitzen

Gaixoak dira errealak. Pertsona bakoitza mundu bat da: sentsibilitate berezi eta propioa du, gorputz-historia berezia du eta, ondorioz, kinada edo estimuluei era berezian erantzuten die.
Gorputzeko lesioa, maiz, eragin kaltegarriak sortzen dituzten disfuntzioen ondorio izaten da; eragin horiek zenbaitetan urtetan zehar ere sortuak izaten dira eta bapatean min-itxuraz agertzen dira sortu diren gihar-katearen beste muturrean. Kasu horietan, arrazoia zein den ez da jakiten edo ahaztu egiten da. Adibidez, bihurritu mingarri bat izan duen oin batean, min horri aurre egiteko hainbat atzera-egite, uzkurtze, biraketa eta abar sortzen da. Minak denbora batez bere horretan irauten badu, defentsazko deformazioa finkatu egiten da eta ager daiteke, hainbat urteren buruan, begibistako arrazoirik gabeko ornoetako min gisa.
J.B.O.ko espezialistak pertsona bakoitza bere osotasunean aztertzen du eta hark dituen asalduren azken arrazoiak bilatzen ditu.


Jarrerazko Berreziketa Orokorra J.B.O.

J.B.O. izena ez da izen horretako terapiak "jarrera desegokiak" zuzentzen dituelako –bidebatez, hori ere egiten duen arren–, baizik eta terapiak horrek bere eginbidea gorputz-jarreren bidez gauzatzen duelako. Gorputzaren jarrera jakin batzuen bidez, gihar-kateen zuzenketa orokorra eta gorputzaren anatomi ardatzen normaltasunaren araberako gorputz doikuntza egiten da.
J.B.O. saioak 50 minutukoak izaten dira eta, lesioa edo disfuntzioa larria ez bada, aski izaten da astean saio batekin.
Metodo arin eta progresiboa denez, zazpi urtez gorako edozeinek jaso dezake tratamendua.


Honakoetarako aholkatua:

Eskoliosia, Hiperlordosia, Hipercifosia.

Bizkarrezurreko patologia mingarria (zerbialgia, dorsalgia, lumbalgia, ziatika eta asaldura sakroliakoak).

Artikulazioetako zurruntasun eta mina (artrosia, erreuma, espondilitisa).

Estatikaren biomekanikako asaldurak (gihar-kateak laburtzea).

Ibilketaren biomekanikako asaldurak (oin kurbatu eta lauak, hallus valgus, belaun okerrak).

Arnasketaren biomekanikako asaldurak (harnasartze-etenak, bular barneratua).

Goiko gorputzadarraren biomekanikako asaldurak (txingurritzeak, sorgortzeak, sorbalda gogortua, eskapula latas, sorbalda igoak).

Kontrakturak, nekea eta giharretako karranpak (gihar-hipertonia, stressa).

Zefaleak, bertigoak, jatorri mekanikoko tortikolia.

Gihar-elastikotasuna berreskuratzea eta gorputz-morfologia zuzentzea.

 
 

 

Psikologia-Psikoterapia Gorputz & Adimenaren Erlaxaiketaren Gela Diafreoterapia eta Reflejoterapia
Jarrerazko Berreziketa Orokorra J.B.O.
Osteopatia Sorbalda eta Jarreraren Gela CASTELLANO