|
ERAGIN IKASTAROAK
NORK BERE AHALMENEN GARAPENA
Adimenaren, emozio eta gorputzaren arteko harreman estutik abiatuta, gure bizitza pobretzen duten blokeo psiko-somatikoak desegiteko lan egiten dugu. Muskuluak aktibatzeko ariketak, arnasketa aktibatzeko ariketak eta emozio-gatazkak haiek adieraziz eta kontzientean integratuz desegiteko ariketak egingo ditugu.
Itzuli
GORPUTZ-ADIMENEKO GELA
Gorputz-terapia, mendebaldeko gimnastika berriak eta ekialdeko gimnastika tradizionalak landuz 15 urtez aritu ondoren iritsitako sintesi integratua da.
Ariketak xehetasunez eta poliki egiten dira, indarraren, malgutasunaren eta ekintza kontzientearen arteko oreka bilatuz. Ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientzia izatea.
Itzuli
BIZKARRAREN ETA JARRERAREN GELA
Giharretako tentsioak, adinak, beti egonean egoteak, senperrenak egiteak, hartzen ditugun jarrerek eta are gure izaerak berak eragiten dute gure gorputzean, eta zurrun, mintsu eta harmonia gabeko bihurtzen dute. Gela honetan erabiltzen diren teknika aktiboei esker, gure giharrek malgutasuna berreskuratzen dute, gure gorputzak arintasuna eta gure itxurak harmonia.
Itzuli
GORPUTZ-ADIMENEKO ERLAXAZIOA
Ikastaro honen funtsa ondoko alderdi hauetan dago: giharrak erlaxatzea, sentsazioak fintzea eta behar bezala erabiltzea, emozio negatiboak kontrolatzea eta sormenezko irudimenaren erabilera terapeutikoa. Ikastaro hau ia erabat praktikoa da eta oso erraz asimilatzen da.
Itzuli
ZEN MEDITAZIOA
Meditazioak garatzen duen intuizio eta barne-lasaitasuna azkarra, bizia eta berezkoa da. Konturatzearen praktikarekin zerikusi handia du, sinpletasunarekin, barne-indarra garatzearekin; eta horiek guztiek munduan egoteko era lasai eta patxadatsu batera daramate.
IZEN EMATEA
ERAGIN Katalina Erauso 21, behegaina D. 20010 Donostia Tel: 943 464476 / 639 864075
Irailetik ekainera // Monitore profesionalak.
Izen ematea irailaren 1etik hasita.: Eragin-en bertan
/ Talde txikiak Plaza erresebatzen da hiruhilabetekoari dagokiona ordainduz gero
Informazioa: ERAGIN Tl: 943 464476 / 639 864075
|