Gorputz & Adimenaren Erlaxaiketaren Gela

 

Bizitzea bera tentsio-iturri dugu. Egokitu zaizkigun garai eta kultura, beti handitzen doazen bere azkartasun eta zailtasunekin, egiten zaizkigun era guztietako eskaerei erantzuteko ahalegindu beharra etengabe handitzea eskatzen digute.
Gogoaren eta gorputzaren dagoen harreman estuaren berri jakitea oso garrantzitsua da bien arteko oreka osasuntsua mantenduko badugu.
Bizi-kalitate egokiak hauxe eskatzen du: gure gorputzeko eta buruko osasuna era ohargarrian alteratu dezaketen faktoreak zein diren ezagutzea. Esan nahi du, era berean, nork bere baliabideak eduki behar dituela, baliabide horiek muga egokien barnean birdoitzeko.
Ikastaroaren azken helburua gure gorputz-gogoen entzute eta arreta hartzen laguntzea da eta gure bizi-kalitatearen maila ahal den gorena izan dadin behar diren praktika erabilgarriak ikastea.


Gaiak:

Tentsio aztoratzaileak sorrarazten dituzten faktoreak identifikatu eta kontrolatzea.

Tentsioak eta osasunean duten eragina: giharretako hipertonizitatea, burmuineko hiperaktibitatea.

Erlaxazioa praktikatzea antsietatea, giharretako tentsioa, larritasuna, arnasa hartzeko zailtasuna, eta abar ezabatzeko higiene gisa.

Burmuineko erlaxazio aktiboa eta nerbio-sistema indartzea.

Gorputzaren eta gogoaren arteko oreka egokia berrezartzeko ohitura positiboak hartzea.


Bitarteko didaktikoak:

Erlaxatzeko hainbat ariketa proposatuko dira ariketa horiek osasunerako eta immunologi sistema eta nerbio-sistema lehengoratzeko ohitura gisa hartzen ahaleginduz.
Ikastaroaren azken zatian nork bere buruari behar bezala begiratzeko bitarteko praktikoak emateari eta nork berarengan tentsioa zer faktorek sortzen duen aztertzeari eskainiko zaio. Izan ere, estresa sortzen diguten faktoreak ezagutzen ez baditugu, zaila da faktore horiek aldatzea.
Ikastaroan prestakuntzazko zenbait komunikazio egingo dira, ikastaroaren edukiak ahal den hobekien ulertzeko modua emateko.

 
 

Psikologia-Psikoterapia Gorputz & Adimenaren Erlaxaiketaren Gela Diafreoterapia eta Reflejoterapia
Jarrerazko Berreziketa Orokorra J.B.O.
Osteopatia Sorbalda eta Jarreraren Gela CASTELLANO