Diafreoterapia y Reflejoterapia


 


DIAFREOTERAPIA:

Terapia hau somato-psikikoa da. Gorputzak ez du inoiz gezurrik esaten. Bertan azaleratzen dira konflikto eta blokeo eta zer guztiak ondoezaren, oinazeen eta hainbat patologia fisiko zein psikikoren itxura hartuta.
Sendabide hau pertsonak bere osotasunaren “kontzientzia hartzea” du oinarri, horretarako arnasketa lantzen da (giharretako, energiazko eta emoziozko jolasen kateatze oso bat itxi edo irekitzen duen giltza), eta hitza ere bai (sentsazioak, emozioak eta abar hitzetaratzea).
Terapia honek garapen pertsonalaren prozesua egiteko aukera ematen digu, sintomak sendatzeko, osasun fisiko-mental-espirituala lehengoratzeko.

Banakako sendabidea, astean ordubeteko saioak eginez.


OINETAKO ERREFLEXU-TERAPIA

Praktikan gure gorputz guztia islatzen da oinetan. Oinetan eragiteak gorputz osoan eragitea esan nahi du.
Helburu “terapeutikoa eta profilaktikoa du”; izan ere, haren bidez oinaze asko arindu edo sendatu ez ezik, pixkanaka handitzen doan okerbidea ere prebenitu daiteke, edo etorkizunean gaixotasunak etortzea galaraztea, gaixotasun horiek aurrez oinetan ageri baitira.
Oinetako Erreflexu-terapiak duen sendatzeko indarra ikusgarria da. Gaitza zenbat eta akutuagoa izan, orduan eta asteko saio gehiago egitea komeniko da. Gaixotasun kronikoetan eta oinetan gutxi ageri diren gaitzetan, nahikoa izaten da astean ordu erdiko bina saio egitea.

 
 

 

Psikologia-Psikoterapia Gorputz & Adimenaren Erlaxaiketaren Gela Diafreoterapia eta Reflejoterapia
Jarrerazko Berreziketa Orokorra J.B.O.
Osteopatia Sorbalda eta Jarreraren Gela CASTELLANO