|
LAURGAIN ETA PAGOETA MENDIKO PARKEA En
Aia, Gipuzkoa, se encuentra el Jardín Botánico de
Iturraran situado en el Parque Natural de Pagoeta. |
|
|
Berezko espazio honen barruan daude Laurgain eta Pagoeta mendiko Parke 1982. urtean sortu zen eta Gipuzkoako Foru Aldundiarena da, 1956an eta 1986an lursailak partikularrei erosi ondoren. Hasieran erabili zen nekazaritza, abeltzaintza eta nekazal garapenari buruzko ikerketak egiteko. Urte batzuk geroago, zenbait atsedengune eta harrera zentru bat eraikita, ezinbestez bisitatu beharreko tokia bilakatu zaigu, gipuzkoar mendi eta baso hauen edertasuna gozatzeko.
Pagoetako Parkearen harrera eta interpretazio zentrua Iturraran baserrian dago, Orio gaina-Aia errepidearen ondoan. |
|
|
Handik hurbil daude XV. mendeko Agorregiko errota eta ola, Gipuzkoan zutik eta funtzionagai dirauten bakanetako bat.
|
Pagoetan, Euskal Herri
gehienean bezala, baserria izan da nekazal ustiapenerako unitate basikoa.
Beraren inguruan bilduta daude baratzak, larreak, laborantzarako sailak,
fruta-arbolak eta baso alorrak. Normalean, baserriaren behealdea harriz
egin izan da; bertan daude sukaldea, kortak eta lanabesetarako biltegia.
Lehenengo oinean, zurezko, harrizko edo bi materialeozkoan, gelak daude.
Gaineko oinean, ganbarak despentsa-funtzioa betetzen du. Pagoeta aldean interes arkeologikoko monumentu megalitiko eta aztarnategi batzuk daude: Olarteta eta Otagaingo trikuharriak, Urruztume eta Arretako tumuluak, eta orain dela 50.000 urteko aztarnategiak dituen Arraldako kobak. Aipatutako hauek gure iragan urrunaren lagin txiki bat baino ez dira.
|