|
ENTZIA MENDIKO LEGAIRE. ARABA.
Nondik ekin: Aguraindik Kanpezura bitarteko bidean Opakua gaina dago.
Hara iritsitakoan ezkerretara jo behar da, brea botata dagoen pistan
aurrera. Bidea pagadi artean eginda dago eta bide hartan aurrera joanez
gero argi-gune batera ailegartzen da. Luzera: 8,7 km. Iraupena: 2h. 15 min. Toki ikusgarriak: Joan-etorria Entzia mendiko iparraldetik ergiten da, tarteka pagoapean eta tarateka garbi-guneetan. Garbi-gune horiek Legaireko garbiguneak ditugu, artzantzarako larre direnak, batez ere, Garbi-gune harietan megalitoko aztarnak, Legaireko Dolmena eta Mendiluzeko Cromlecha, konparazio baterako, oso armoni ederrean daude hango artzaien txabolekin.
|
|
|
Monumentu megalitiko: Mendizerra honetan, aldamenekoetan bezala, historiaurreko
testigantza asko dugu: trikuharriak, tumuluak, harrespilak. Ezinbestez
aipatu behar dugu Aguraindik hurbil dagoen Arrrizalako Sorginetxe izeneko
trikuharri handia. Tamaina handiko trikuharri honi "haraneko
trikuharri"a deitzen zaio, "mendiko trikuharri"etatik
bereizteko, berauek txikiagoak baitira. "Mendiko trikuharri"ak
Legaireko Landan edo Ordokietan daude, Mendiluzeko harrespilaren ondoan.
Harrespila bertikalki jarritako zenbait harriz eratutako zirkulua da.
Harri batzuk bi metro baino goiera handiagokoak dira. Harri zirkuluaren erdian hildakoen hausterreak lurperatzen ziren. Monumentu megalitiko hauen ondoan
Lekuonako artzaintza-tokiak erakusten digu mendizerra honetako
artzaintzaren inportantzia handia. Bizitza-txabola hauetan gordetzen
dituzte artzainek tresnak eta lanabesak. Inguruan dago artaldea
biltzeko eta jezteko artegia. Inguru hartako muga diren ebakiduretatik Baio eta Mirutegi
ditugu aipagarrienak. Balkoi horietatik ikusmira ederra dago, lautada gure
oinetan dugula, Aitzgorri, Gorbea eta Aralar ere ikusten dira.
|
|
|
Landaretza: Mendizerra hauetako laino, euri eta tenperatura hotzak
direla kausa, pagadia da baso mota nagusia. Pagoak oso egitura egokia du
lainoaren ura bereganatzeko. Adaburutik hasita, abar-enborretatik zehar
bideratzen du oineraino, gero sustraiek zurga dezaten. Bestalde, lur oso
ondo drenatuak behar ditu sustraiak istil ez daitezen. Beraz, pagoak,
laburki esanda, "oinak lehor eta burua bustita" behar ditu.
Pagoaren egiturak, ahalik eta argi gehiena bereganatzeko moldatuta baitago,
belar, lore eta zuhamuskei eragozten die beraren azpian ugaritzea.
Pagadiak baso itzaltsuak, umelak eta aniztasun txikikoak dira, baina eder
askoak ere bai, hostoen koloretasun eta enborraren magiagatik. Orbel
tapiza umelterraza da bere karakteristika biologikoak eta baso hauen
umeltasuna direla bide. Hau dela-eta, lurzorua oso oparoa da materia
organikoari dagokionez, eta, noski, pagoak etekin ederra ateratzen dio. Fauna: Mendialde honetan babesa aurkitzen du animalia mota askok.
Bertan bizi da zenbait hegazti harrapari eta bestelako batzuk ere,
adibidez, buztangorri argia eta pitxartxar nabarra. Ugaztenei dagokienez,
honako hauek aipatuko ditugu: muxar grisa, lepazuria, basurdea eta
ipurtatsa. Baso kaduzifolioz eta larre mendiz osatutako landaretza-mosaikoan
honako hauek bizi dira: kaskabeltz handia, kaskabeltz txikia, gerri txori
arrunta eta basoan dunduri egiten duena, urubia. Ipurtatsa oso ilaje iluneko mustelidoa da. Musturraren
inguruan orban zuri bat du. Buruaren bi aldeetan nabari-nabari ditu bi
orban zuri begien eta belarrien artean. Ipurtatsa
gauez ibili ohi da, batez ere, ibai-erreketako urbazterretan.
Janaritako ditu karraskariak, anfibioak eta hegazti txikiak. Apiril-maiatzetan
jaiotzen dira umaldiko, normalean, 4-9 kume. |
|