Por el Valle de Atxondo, al pie del Anboto, segimos el Oizkoen bidea de Apatamonasterio a Arrazola.

 

 

 

Este paseo recorre el antiguo trazado del ferrocarril minero, que recorría Durango y Apatamonasterio, hasta Arrazola. Actualmente está perfectamente allanado para disfrute de caminantes que deseen descubrir el hermoso Valle de Atxondo, donde se combinan bosques de ribera, robledales, campiñas, pastos, caseríos, molinos y unas excepcionales vistas de la cara norte del Alluitz y Anboto, dos de los montes más espectaculares del Parque Natural de Urkiola.

Ibildide:                                                       

* Lehenengo bidegunea: Apatamonasterio - Marzana (10 minutu).  

Apatamonasterioko Ziarreta kalean ibilbideari hasiera emango diogu. Apaindura barroko garbia duen XVIII. mendearen bukaerako Ziarreta baserria oraindik herrigune barnean aurkituko dugu. Bidearen bestaldean, baita ere XVIII. mendeko armarri bereizgarria miretsi daiteke Zubieta baserriko aurrekaldeko orma nagusian.

 Arrazola erreka zeharkatu ondoren trenbideko trabesa batzuk pasealekuaren hasiera markatzen digute. Errekatxo eta uharre ugarien emaria jasotzen duen ibai hau jarraitu beharko dugu ibilbidetik zehar.                           

 * Bigarren bidegunea: Marzana - Santiago (20 minutu).

Marzanako herrigune txiki eder honetan Bizkaiko Berpizkunde garaiko arkitekturan garrantzi handia duen San Martin (1.550) eliza dago. Elizaren aldamenean, apaingarri historiko eta herrikoiak nahasten dituen neoeuskalduna estiloko Etxezarreta baserria (1.924) kokatzen da. Aurrekaldean, hiru zutarriz eutsitako ataria duen Ganboa etxea dago. Eraikuntza hauen erdian gelditzen den gunean dauden ezki eta intxaurrondo ikusgarriek giro oraindik xarmangarriagoa ematen diote inguruari.

Zerrategi baten ingurutik, errepidea zeharkatuz, jarraituko dugu. Ezkerraldean haritz amerikar, Quercus rubra, birlandaketa-sail bat utziko dugu. Haziera azkarra duen zuhaitz honen zura zerrarako erabilia izan ohi da. Aurrerago, Olazar izeneko baserriaen inguruan, Arrazola ibai gaineko zubia zeharkatu eta landazabaletik Artziagara iritsiko gara. Hemen, errepidearen ezkerraldean, harri igneoa (bolkanikoa) hustiratzen zuen harrobi baten kargatokia oraindik beha daiteke. Harri mota honek Imittemenditik Artzia baserri ingurura hedatzen den dikea sortzen du bailara zeharkatuz.

 * Hirugarren bidegunea: Santiago - Arrazola (15 minutu).

 Santiago auzoan, atsedenaldirako egokitutako lautada batean Santiago Apostoluaren edo baita ere Santijau deituriko baseliza kokatzen da.

 Arrazola auzoan Urrutia baserriko negutegiak eskubian utziko ditugu. Baserriko atzekaldeko orman kokaturik dauden lehioek bere jatorri gotiko-errenazentista erakusten dute.

 * Laugarren bidegunea: Arrazola - Errotabarri (25 minutu).

 Arrazolako aintzineko meagunera iritsi baino lehen errepidea berriz zeharkatu beharko dugu. San Miguel eliza nabarmentzen da haraneko alde honetako paisaian. Ezkerraldean, Ibarra baserriaren ondoan errota zahar bat utziko dugu. Errekako desmailak erabili egiten ziren ur-saltuak eraikitzeko, ura desbideratuz kanal batetik errotaren azelinetaraino. Azelin hauek gehienetan granitoz eginiko harriak mugitzen zituzten, artoa edo garia ehotzeko. Urjauziak eta ubide arrastoak Apatamonasterion, Artziagan eta Errotabarrin aurkituko ditugu.

 Eskubialdean Leziaga baserria utzi eta aurrerago balio historiko handiko Ollargane baserria aurkituko dugu. Etxe hau 1.519. urtean eraiki zen eta beraz, Bizkaiko baserririk zaharrena da.

Geroago, San Roque baselizaren inguruan alboz hornituriko zelaia aurkituko dugu. Hemendik Anbotoko Ekialdeko aurpegia, Damaren kobazuloa eta Bentanetako begia ikus daitezke. Bentanetako begia kararriaren gaineko uraren ekintzaz sorturiko begi karstikoa da. Bailarako biztanleek diotenez, zeinbat ilunabarretan, eguzkia izkutatu egiten denean haitzaren atzekaldean bere izpiek begia zeharkatzen dute San Roque inguru hau argituz.

 Errotabarrin bukatuko dugu ibilaldi hau. Alderdi honetan mineral-hondakinen ondoan sastrakek estaltzen dute aintzineko meaherria eta trenbidearen azken geltokia.

 

 

Información:

Centro de Interpretación. Parque Natural de Urkiola. Tel 94-681 41 55.

www.durangaldea.com