EHABE

EUSKAL HERRIKO ANALISI BIOENERGETIKOKO ELKARTEA

ASOCIACION DE ANALISIS BIOENERGETICO DELPAIS VASCO

Alexander Lowenek sortutako Analisi Bioenergetikoko Nazioarteko Institutuaren adarra

  Ongi etorri gure Elkartearen orrialdera. 2008/2/18-ean eguneratua izan da.

III JORNADAS IBERICAS (erderaz)

 

EHABE. Cº de Mundáiz 8, 2F,20012 Donostia. Tel 943 290 456  ehabe@euskalnet.net

 

 

 

 

 

EHABE eta Analisi Bioenergetikoari buruzko informazio orokorra.

¿Zer da Analisi Bioenergetikoa? Pertsona bere osotasunean tratatzen duen psikoterapia bat da: gorputz, emozio eta buru. Pertsona batek konpondu gabeko gatazka zaharrak arrastaka dituenean, zaharrak diren zauri inkontzienteak, bere burua, gorputza eta bizitza emozionala zurrunak bihurtzen dira minari aurre egin nahian. Zurruntasun hau gehiegizkoa izatera iristen bada, edo gatazkak pertsonaren defentsak gainditzen baditu, sintomak agertuko dira, herstura, depresioa, sexu arazoak, bizitzan eta besteekiko harremanetan poza eta plazerraren gabezia, gaisotasun psikosomatikoak ere eman daitezkelarik.

 

Analisi Bioenergetikoaren helburua zurruna dagoenari mugimendua eta bizitza itzultzea da. Gorputzeko eta arnasketazko blokeoak erlajatu eta emoziozko erantzun indartsuagoak eta egokiagoak lortu nahi dira, tratamenduan dagoenari gatazkatik irtetzen lagunduko dion ulerpena eskeiniaz.

 

Gure Elkartea

Zenbait urteetan zehar gure lana egiteko era eta gizakiaren eta osasun mentaleko arazoen gure ulerpena zabaldu eta azaldu nahian zenbait hitzaldi eta iharduerak kolektiboki antolatu ondoren, formalki legeztaturiko elkarte batean eratzea erabaki genuen.  Horrela, 1996. Urtean Nafarroan, Euskal Autonomi Elkartean eta Kantabrian bizi garen Analista Bioenergetiko gehienak, guztiak International Institute foe Bioenergetic Analysis-eko ziurtagiria dugun kideak izanik, EHABE eratu genuen.  Gure estatutuek erakusten duten moduan, gure helburuak hauek dira:  2. Artikulua.- Elkarte honen helburuak honako hauek dira:    Psikoterapia Bioenergetikoko Analisiaren ihardunean emandako esperientzi, lorpen eta ikerketak partekatzea eta trukatzea.

Honen ezagupen teoriko eta praktikoak hedatzea. Analisi Bioenergetikoko psikoterapeuten hezkuntza antolatzea, Alexander Lowenek New York-en sortutako Nazioarteko Bioenergetikako Analisi Institutua (I.I.B.A.) ordezkatuaz. Helburu amankomunak edo antzekoak dituzten elkarteekin elkartzea edo federakuntzak sortzea.

3. Artikulua.- Helburu horiek lortzeko honako ekintza hauek eramango dira aurrera: 

Hitzaldiak, tailerrak, dibulgazio ihardunaldiak eta Analisi Bioenergetikoan psikoterapeuten heziketa ikastaroak. Elkarte honetako kideei zuzendutako hobekuntza ikastaroak. Informazio aldizkarien edo boletinen argitaratzea.

 

 Informazio gehigarria eskatu nahi izanez gero horretarako prest gaude, edozein motatako informazioa nahi izanda ere beti elkarrizketa aurrez eskatu beharko delarik bai postaz, telefonoz edota e-mailez.

 

Harreman telefonikoak:

 EHABEko Zuzendaritza

Bilbo
Tesorera: Izaskun Azkutia... ...............944 245 146
Donostia
Lehendakaritza Jaime Pérez. ..............943 290 456
Idazkaritza Carmen Muñoz..................943 280 343
Lehendakariordetza Carmen Trecu.....943 317 315
Bokala Maite Zumalde.......................943 290 456

 

 

 

 EHABE eta Analisi Bioenergetikoari buruzko informazio orokorra

Analista Bioenergetikoen heziketa

Iharduerak

EHABEko Terapeuten zerrenda

Kideturiko beste Elkarteak, hauen telefonoak eta konexioak

Hitzkuntzaren aukera

 

 

EHABE. Cº de Mundáiz 8, 2F,20012 Donostia. Tel 943 290 456

ehabe@euskalnet.net

 


Iharduerak

Psikoterapia 

Gure Elkarteko kide numerario guztiak Analista Bioenergetikoaren ziurtagiria duten Psikoterapeutak dira (CBT), I.I.B.A.-k onarturikoak. Orrialde hauetan, ziurtagiria duten terapeutak kolore gorridun karakterez agertuko dira eta prestakuntza edo heziketa amaieran dauden Analisi Bioenergetikoko terapeutagaiak berriz, kolore berdez idatzirik egongo dira. Hemen daukazu gure kideen  zerrenda (erderaz) Banakako psikoterapiari buruzko informazioa lortzearren beharrezkoa da aukeratutako terapeutarekin harremanetan jartzea, lehendabiziko elkarrizketa eskatuaz.

 

 Taldekako Bioenergetikako Ariketak

 Analisi Bioenergetikoan erabiltzen diren ariketak, psikoterapiaren esparrutik kanpora ere praktikatu daitezke, osasun mental eta emozionalean balio profilaktikoa baitute.  Tratamendu psikoterapeutikoaren osagarri bezala ere egokiak izan daitezke, hau bioenergetikoa nahiz beste orientabide batekoa izanik ere.

 Ariketa Bioenergetikoak Donostian

Carmen Muñoz García.................943 280 343
Lourdes Garin Iñorbe..................943 372 885 y 652 759 345
Carmen Trecu Rua.......................696 308 915

 Ariketa Bioenergetikoak Bilbon

Juan Carlos Garaizabal.............944 151 718

Merche Martínez Villamandos .....944 790 098,  670 427 727

 Ariketa Bioenergetikoak Kantabrian

Matilde Santos Leal..................942 270 309 y 657 247 448

 Ariketa Bioenergetikoak Logroñon

Ana Carazo...........................................670 052 398

Pedro Isaías Domínguez Cacho ......670 052 398

Rodolfo Espinosa .............................941 499 211

Beste Iharduera Batzuk (erderaz)

 

KONEXIOAK BESTE ORRIALDEEKIN

 Ingelesa menperatzen baduzu, I.I.B.A.ren orrialdea eta Analisi-Terapia Bioenergeti koko Europear Federakuntza EFBA-P ere bisitatu ditzakezu, bertan Europa, Iparamerika eta Hegoamerikan egingo diren Mintegiei buruzko informazio gehiago aurkituko duzularik.

 

IIBA http://www.bioenergetic-therapy.com

EFBA-P http://www.bioenergeticanalysis.net/

Beste elkarteen WEB orrien zerrenda (erderaz)

 


 EHABE eta Analisi Bioenergetikoari buruzko informazio orokorra

Analista Bioenergetikoen heziketa

Iharduerak

EHABEko Terapeuten zerrenda

Kideturiko beste Elkarteak, hauen telefonoak eta konexioak

Hitzkuntzaren aukera