 |
SOFTWAREA
Logiciels
- Software
 |
|
GEDCOM
Alejandro Millberg

|
|
Hasteko nire eginen ditut Karl Skovgaarden hitzak: "eskolatxo
honetan ez dakitenek gutxiago dakitenei irakasten diete";
hauxe da-eta nire kasua behin behineko "maisu"
bezala.
GEDCOM datuen artxiboko formatu bat da. The Church of Jesus
Christ of Latter-day Saints (Azken Eguneko Sainduen Jesukristoren
Eliza) delakoaren, gehienetan "mormoiak" deitzen
direnen, alegia, Historia Sailak garatu zuen. Konputagailuan
sarturiko datu genealogikoen trukerako formatu malgu eta
uniforme bat lortzea zen haien helburua. GEDCOM izenak Genealogical
Data Communication (Datu Genealogikoen Komunikazioa) hitzak
ordezkatzen ditu.
GEDCOMen helburuak "informazio genealogikoaren elkartrukatzea
erraztea, eta software produktu operatibo bateragarrien
bilduma handi bat garatzea, era honetan genealogistei, historialariei
eta bestelako ikerlariei laguntzeko" dira (iturria:
http://www.gendex.com/gedcom55/55gcint.htm#S1,
The GEDCOM Standard Release 5.5).
Honaino, denak oso polita irudi du. Baina GEDCOM garatu
zuten, benetan, haien sortzaileen oso helburu zehatz bat
betetzeko. Haien sinesmen bat da arbaso hilak bataia daitezkeela,
honela eternitatean haiekin biltzen ahal izateko. Hortik
heldu da haien arbasoak ezagutzeko interes berezia. Argituko
dut ez naizela mormoia eta Elizaren websitean denbora luzea
eman nuela (http://www.mormon.org/learn/).
Uste dut Elizak erabiltzen duen informazioa aski erraza
dela: izen eta abizenak, jaiotze, ezkontza eta heriotza
lekuak eta datak (oker banago ni zuzentzea eskertuko nuke).
Hala ere, genealogistek askoz informazio zabalagoa erabiltzen
dute: zentsuen datuak, era anitzeko agiri eta ziurtagiriak,
orden erlijiotsu eta militarretako kidetzak, dibortzioak,
baieztatzeak, bar mitzyahak, migrazioak, testamentuak...
bateon batzuk bakarrik aipatzeko. Bistan denez, genealogiarako
konputagailu programak egiten dituztenek gero eta joriagoak
eta aukeretan aberatsagoak egiten dituzte, erabiltzaileen
eskaerak gero eta zailagoak betetzeko.
Dozenaka programa genealogiko diferente dago, Eliza beraren
Personal Ancestry File (PAF) izenekotik hasita. Jakina,
programa diferenteak erabiltzen dituztenen artean informazioa
trukatzeko gogo handia egoten da. Eskura zegoelakoz, eta
horrexegatik bakarrik, GEDCOM trukerako formatu estandar
bilakatu zen, software genealogiko ekoizleek erabiltzeari
ekin ziotena.
Zer gertatu da, ordea, helburu jakin bat (Elizarena) betetzeko
garatu den formatua datu askoz zailagoekin lan egiteko erabili
denean? Interpretazioak eta uzteak egin behar dira. Hemen
hasten da anabasa; bere programatik GEDCOMera esportatzeko
software programatzaile batek definitu duena ez da beti
izanen beste software marka bateko programatzaileak definitu
duen bera... aski kontrakoa, biak berdinak izatea mirakulu
bat izanen litzateke. Eta bide honek, nahitaez, datuak usteltzera
darama.
|
Itzuli
gora
|
|
Duela gutxi arte linboan nengoen. Uste bainuen nahikoa
zela datuak nire programatik GEDC0Mera esportatzea, eta
artxibo hura inporta zezakeen nornahik nire datu berak jasoko
zituela. Urte honetako urtarrilaren 25ean eta 26an Bostonen
egin zen GenTech 2002 genealogia batzarrean Bob Yelkeren
(The Master Genealogist programako sortzailea) hitzaldi
bat entzun nuenean ustekabe latza jaso nuen. Hitzaldiaren
izena "Data Transfer Tools and Protocols" zen
(datuak igortzeko tresnak eta protokoloak). Ez dut hitzaldia
hona aldatzeko asmorik, eta asmoa banu ere ez dut uste trebe
izanen nintzatekeenik, hura zuen mailarengatik (programen
erabiltzaile trebatuei eta programatzaileei berei zuzenduta
zegoen). Bobek GEDCOMaren zehaztasunak aipatu zituen: hasteko,
denboran zehar aldatuz joan da: 4.0 bertsiotik 5.5 bertsiora;
gainera, azken honek hiru aldaketa ofizial, bi gehitze eta
haietako baten kentzea jaso ditu. Horretaz gain, Bobek esan
zigunez, hainbat programatzailek zehaztapen diferenteak
erabiltzen dituzte eta era diferenteetan ulertzen dituzte.
Azkenik hondarreko jipoia eman zuen: artxibo bat GEDCOMera
esportatzen bada, eta segituan artxibo bera jatorrizko programara
inportatzen bada, "joan eta etorri bidaia" haren
hitzetan, ez dago BATERE ziurtasunik jasotako artxiboa eta
hasierako berdinak izanen direla.
Hau entzutean odola izoztu zitzaidan. Duela sei urtetik
hona Family Tree Maker (FTM) programa erabiltzen dut, ez
dut inoiz besterik erabili. AEBetara bizitzera etorri nintzenean
erosi nuen, konputagailuen aldizkari amerikano batean oso
kritika ona irakurri nuelakoz. Nire famili artxiboak 45.000
izen baino gehiago ditu, banan-banan tikatuak (beste artxibo/programetatik
informazioa ekartzea ez zait ideia ona iruditzen, nahiago
dut kopiatu). Hortaz, denborazko eta esfortzuzko inbertsio
izugarria egin dut. Duela zenbait hilabete nire artxiboekin
arazo tekniko bat izan nuen, eta hura konpontzeko ekoizlearen
argibideak jarraitu nituen. Haietako bat, hain zuzen ere,
artxiboa GEDCOMera igarotzea eta berriz ekartzea zen, eta
huraxe egin nuen. Egoera argia eta ikaragarria zen: nola
jakin nezakeen "joan eta etorriko bidaiak" datuak
aldatu ote zituen? Ezin; ez banuen, txiripaz, begi-bistako
zerbait aurkitzen. Ez zen munduaren bukaera, datu guztien
babes-kopiak gordetzen ditut noizean behin, eta sarraskiaren
aurreko bertsio batera itzul nintekeen, baina orduz geroztik
sartutako datu guziak (2.000 bat izen) berriz sartu beharko
nituen.
Zorionez, detaile txiki batek ohartarazi ninduen (oroimen
txarra dut) "bidaia" egin banuen ere, artxiboa
beste bide batetik konpondu izan nuela, eta erabiltzen ari
nintzen bertsioa ez zela bidaia egindakoa. Jakin nahi duenari:
jatorrizko artxiboak argazkiak baditu, GEDCOMera pasatzean
galdu egiten ditu, honek ezin baititu jaso. Programa erabiltzen
hasi nintzenean bizpahiru sartu nituen, eta egungo bertsioan
bertan segitzen zuten.
Gertaera hura gaindituta zera otu zitzaidan: Bob Yelkeri
entzun aurrean ni nengoen egoeran berean egonen direla genealogia
programen erabiltzaile asko. Horregatik, lerro hauek idaztea
erabaki nuen, GEDCOMek erabiltzeak dakartzan arriskuez ohartarazteko.
Lortuko ahal dut.
|
Itzuli gora
|
|
 |