Euskal Abizenak  
 

 
Aurreko aleak: Heraldika, Genealogia eta Nobiliariazko seihilabetekaria
IRUÑEA-PAMPELUNE-PAMPLONA - 2. Zka - Uda 2002
  Atalak
Azala
Heraldika
Etimologia
Genealogia
Nobiliaria
Erroldak
Artxiboak
Hemeroteka
Liburuak
CD-ROMak
Softwarea
Webguneak
Foroak
Leinuak
 
  Bidal itzazu zure iruzkinak eta iradokizunak:

e-abizenak@ euskalnet.net  
 
 

  castellano français

NOBILIARIA

Nobiliaire - Nobiliaria - Noble -Adelig
Euskal abizendun titulatu berriak (2002ko negua)
Fernando López Permisán

2002ko lehen hiruhilekoan zehar, Justizia Ministerio espainiarrak euskal abizeneko sei laguni noblezia tituluko Oinordetza Erret Karta bana emateko agindu du:

ELDUAYEN

Gipuzkoan sortutako abizena. Euskal grafiaz: ELDUAIEN.

2002ko urtarrilaren 24ko orden baten bidez, Gonzalo Fernández-Castaño y Elduayen (pertsona bakarra da) delako bati Pazo de la Mercedeko markes titulua ematen dion Oinordetza Erret Karta egiteko agindu zuten. Bere amak, Maria Dolores Elduayenek, titulua utzi egin baitio.

Titulu hau Alfonso XII.ak sortu zuen (1875-1-19) eta Jose de Elduayen y Gorriti bati eman zion (GORRITI ere euskal abizena da, Nafarrokoa).

ITURMENDI
Nafarroan sorturiko abizena. Euskal grafiaz: ITURMENDI.

2002ko otsailaren 8ko orden baten bidez, Antonio Iturmendi MacLellan delako bati Iturmendiko Konde titulua ematen dion Oinordetza Erret Karta emateko agindu zuten. Bere aita, Antonio Iturmendi Gómez, hilik baitago.

Titulu hau Juan Carlos I.ak (eurotan agertzen denak) sortu zuen (1977-1-5) eta Rita Gómez Nales, Antonio Iturmendi Bañalesen alargunari, eman zion. Antonio zena erresumako gorteetako eta kontseiluko presidentea izan zen.

LOYGORRI
Nafarroan sorturiko abizena. Euskal grafiaz: LOIGORRI edo LOHIGORRI.

2002ko urtarrilaren 15eko orden baten bidez, Carlos García-Loygorri y Jordan de Urries (pertsona bakarra da) delako bati Vegako Bizkonde titulua ematen dion Oinordetza Erret Karta emateko agindu zuten. Bere aitak, Cristobal Garcia- Loygorri Urzaizek titulua uzten baitio (URZAIZ ere Behe Nafarroako abizena da).

Titulu hau Isabel II.ak sortu zuen (1848-3-20) eta Angel María García de Loygorri y García de Tejada, Vistahermosako dukeari eman zion.

MADARIAGA
Bizkaitik eta Gipuzkoatik datorren abizena. Euskal grafiaz: MADARIAGA.

2002ko urtarrilaren 24ko orden baten bidez, Berenguer Sanllehy y Madariaga delako bati Caldas de Montbuyko Konde titulua ematen dion Oinordetza Erret Karta emateko agindu zuten. Bere aitonaren anaia, Manuel Sanllehy y Girona hil egin baita.

OLABARRÍA
Bizkaian sortutako abizena. Euskal grafiaz: OLABARRIA.

2002ko otsailaren 19ko orden baten bidez, Alfonso Juan de Dalamases y de Olabarría delako bati Muroko Markes titulua ematen dion Oinordetza Erret Karta emateko agindu zuten. Bere anaia, Ramón de Dalamases y de Olabarría, hil egin baita.

OÑATE
Gipuzkoan sortutako abizena. Euskal grafiaz: OÑATE.

2002ko otsailaren 19ko orden baten bidez, Carlos José de Oñate Díaz delako bati Goyenecheko Konde titulua ematen dion Oinordetza Erret Karta emateko agindu zuten. Haren aita, Carlos de Oñate Prendergast, hil egin baita. (GOYENECHE, GOIENETXE euskal grafiaz, Nafarroako abizena da).

Itzuli gora
    Artikuluen egileak dira hauen gaineko eskubideen jabeak
Copyright© 2001-2002 Lizardi Multimedia