 |
NOBILIARIA
Nobiliaire
- Nobiliaria - Noble -Adelig
 |
BizKonde
Marta Ruiz Ayestarán
 |
|
Nobleen hierarkian noblezia titulu hau kondearen azpitik
dago eta zuzenean baroiaren gainetik. Bere betebeharra kondea
ez zegoenean hura ordezkatzea zen, hau da: zirkunstantziek
agintzen zutenean, gobernu aferetan, gai militarretan eta
justizia ezartzean kondearen ordezkoa izaten zen.
Erdi Aroan Vicecomites, edo Ministri Comitum deitzen ziren,
eta garai hartan sortu zen haien noblezia dignitatea.
Kargu hau, kondearena bezala, hereditario bilakatu zen;
eta haren bilakaera konde eta duke karguenarekin lotuta
egon zen beti, haien maila eta eginbeharren arabera. Beste
haiek ia soberanoak baziren, bizkondeen kategoria ere status
hari zegokion.
|
LEHENDABIZIKO EUSKAL BIZKONDEAK
Lapurdiko bizkonterria 1023an antolatu zuen Antso
III. Handia errege nafarrak, eta gaur egungo Lapurdiz gain,
Behe Nafarroako Arbela, Orzaize, Garazi eta Baigorri jaurerriak
ere hartzen zituen. Bizkonterri honen buru Lupo Santxo ezarri
zuen.
|
 |
Zuberoako bizkonterria Akitaniako dukearen menpe
zegoen, eta haren bitartez Ingalaterrako edo Frantziako
koroari lotuta. Haren titularrek, hala ere, ia menekotasunezko
harremana zeukaten Nafarroako erregeekiko. Haien gaztelua
Maulen dago.
|
BESTE BIZKONTERRI BATZUK
Lapurdin, Raymond Arnaud II.ak 1145ean Makeako bizkonterria
sortu zuen, Beltzuntzeko jaunari emateko.
Nafarroan lehen bizkonterriak, Andiongo Muruzabalekoa
eta Erroibarkoa, Karlos III. Nobleak sortu zituen,
1407ko apirilaren 13an eta 1408ko maiatzaren 15ean, hurrenez
hurren. Bere alde bateko anaia zen Nafarroako Leonel infanteari,
eta Ezpeletako eta Garroko Musiu Beltrani eman zizkien.
Beranduago, 1418an, Joanes Garrokoari Zolinako bizkonterria
eman zion.
Behe Nafarroari dagokionez, honako hauek nabarituko ditugu:
Etxauzko Bizkonde titulua; Mearingo Bizkondeagoa,
Karlos III. Nobleak 1424an Beltrand Armendaritzekoari eman
ziona; Baigorriko Bizkondea (Baiguer formarekin
agertzen da), Gartzia III.ak Baigorriko jaun Gartzia Otsoari
1033an eman zion; eta Arbelako Bizkondea, Fortun
I. Santxok 1035ean bere seme Fortun I. Fortunari eman ziona.
Beranduago, 1455eko ekainaren 1ean, Nafarroako Blanka erreginak
Arbelako Bizkonderria bere Kantziler eta Ordezko Joanes
Beaumontekoari eman zion.
Itzulpena: Iñaki Uritz
|
Itzuli
gora |
|
|
 |