 |
HERALDIKA
Héraldique
- Heráldica - Heraldry - Wappenkunde - Araldica -
Heraldica
 |
|
Ezkutuaren Eremuak
Fernando López Permisán
 |
|
|
| |
BABESARAKO EZKUTUA
Ezkutua, babeserako arma nagusia, beren burua estaltzeko
eta etsaien erasoez babesteko erabiltzen zuten gerlariek.
Zurezkoak ziren, gehienetan, eta larruz eta xafla metalikoez
indartzen zituzten; beranduago, marrazkiez eta koloreez
edertzen zituzten. Herri, kultura eta garai guziek ezagutu
dituzte. Keltek, grekoek, erromatarren, vikingoek, mongolek
edota Afrikako herriek erabili dituzte.
Grekoek ezkutu handia erabiltzen zuten, obalatua edo borobila.
Erromatarrena errektangeluarra izaten zen. Erdi aroan punta
batekin bukatzen ziren. Helburu bera zuten, baina tamaina
eta forma diferenteak; eta izen diferenteak jaso zituzten:
Errodela (ezkutu borobila), Adarga (txikia eta obalatua),
Pajes (handia eta obalatua), Tarja (erronbo itxurakoa),
Brokela (tamaina txikiko ezkutua)...
Europan, XVII. eta XVIII. mendeetan, ezkutuak babeserako
armatzat erabiltzeari utzi zioten Ez zituzten gehiago erabiltzen,
ez gerletan ezta torneoetan ere. Eta heraldikarako bakarrik
gelditu ziren.
|
EZKUTU HERALDIKOAREN FORMA
Kanpoko forma zorrotzik ez daukala esan beharra dago, haien
forma garaia eta herrialdearen arabera aldatzen da. Erdi
aroan, logikoa denez, ezkutuaren forma jatorrizko armarena
izaten zen (alde kurboetako hirukia). Babeserako helburua
desagertu zenean, ezkutuak forma diferenteak hartu zituen,
garaian garaiko arte estiloari egokitzeko.
Gure herriak Frantziako zein Espainiako eragin artistikoak
ezagutu zituen, auzokide gertuenak haiek baititu. Berpizkunde
aroko hasieran ezkutu errektangeluarra, beheko aldean borobiltsua,
hedatu zen (eredu klasiko espainiarra), eta bereziki beste
bat: errektangeluarra eta behean borobila hau ere, baina
punta batean bukatua (frantziar eredua).
Beste leku batzuetan bestelako ereduak erabili zituzten:
Suitzan hirukia, Italian obalatua, eta Alemanian itxura
anitzekoak, baina ezaugarri komun batekin: eskuineko aldean
zulo bat, eskotadura, dute, lantza han ezartzeko.
Ezkondutako andreek ezkutu obalatua erabiltzen zuten eta
senarrarenarekin lotzen zuten; beste maiz, senarraren ezkutuan
bertan ezartzen zituzten beraien armak. Alargunek, neskek
eta eliz andreek erronbo antzeko ezkutuak erabiltzen zituzten
(losange). Estatuek, nazioek eta herrialdeek ezkutu obalatua
edo borobila erabiltzen zuten.
|
Itzuli
gora |
EZKUTUAREN PROPORZIOAK
Hauxe da ezkutuaren proporzioa: haren luzera (goiti behera
neurtua) sei zati berdinetan banatuz gero, eskuinetik ezkerrera
halako bost zati zabal izan behar da.
Kontuan hartu behar da Heraldikan ezkutuaren eskuina ikuslearen
ezkerra izaten dela, eta ezkutuaren ezkerra ikuslearen eskuina
dela. Goiko zatia nagusi deitzen da eta behekoa punta
edo bizarra. Erdikoa erdia, bihotza edo osina
deitzen da.
|
 |
| Eskutuaren proporzioak |
|
Eskutuaren atalak |
EZKUTUAREN EREMUA
Eremua ezkutua bera da, hau da, haren bazterren
barnean dagoen azalera. Armen euskarria da.
|
|
|
 |