 |
GENEALOGIA
Généalogie
- Genealogía - Genealogy - Genealogie - Genealogia
- Genealogia
 |
|
Erregistro Zibila
Antonio Zapico
 |
|
|
|
Askotan gertatzen zait. Anai bati, edo lehengusu edo lagun
bati esaten diot: zure gurasoak halako lekutan eta halako
datan jaio ziren, eta zure aiton-amonak, halako abizenak
baitzituzten, han eta han sortu ziren. Eta ahaide edo lagun
hark pertsona ikasia da, unibertsitarioa ere bai harriturik
gelditzen da eta galdetzen dit: Eta zuk nondik dakizu hori?
Jende askok ez dakite beren aiton-amonen izenak, eta are
gutxiago haien bi abizenak, jaiotze lekua eta datak. Eta
uste izaten dute oso zailak izanen direla ezagutzeko.
Hala ere, gure eskura oso erraz dauden datuak dira. Erregistro
Zibilak, edo Eklesiastikoak, emanen dizkiguzu oztoporik
jarri gabe; bertan dagoena ezagutzera emateko baitaude bi
haiek. "Erregistroa publikoa da, xedapenak ezagutu
nahi dutenendako," esaten du Erregistro Zibileko Legearen
6. Artikuluak. Datu publikoak dira. Hau Erregistro Zibilari
dagokionez. Eklesiastikoa dela eta, orain estatu espainiarrean
gurtze askatasuna dagoenez, azken 75 urteetako datuak emateari
uko egin diezaiokete... baina ez dute egiten ohi. Baina
75 urtetik atzerantz, haien liburuak publikoak dira.
ERREGISTRO ZIBILA
Esan dugun bezala, Erregistro Zibila ordenamendu juridiko
baten menpe dauden pertsonen errolda ofizial antzekoa da,
eta han jasotzen da ere autentikoan beren izatea, egotea,
bizirik irautea eta egoera zibila.
|
|
Estatuaren ordenamendu juridikoari interesa zaio, bizitza
zibila ordenatzeko arrazoiaz, Erregistro Zibila izatea eta
ongi ibiltzea. Eta interes honek bat egiten du jendearen
eta haiekin harremanetan dutenenarekin.
Legearen arabera Erregistroan ezarriko dira:
|
 |
- aiotza.
- Ahaidegoa.
- Izen-abizenak.
- Emantzipazioa edo adinezko gaitasuna.
- Pertsonen gaitasun juridikoaren epai aldaketak, edo
hauek konkurtsoan, diruz hautsita edo ordaintzeko kenduak
aldarrikatuak izan direla.
- Desagertze edo heriotza aldarrikapenak.
- Nazionalitatea eta auzotasuna.
- Patria potestas, tutoretza eta legeak agintzen dituen
bestelako ordezkapenak.
- Ezkontza.
- Heriotza.
AURREKARIAK
Mende askotan Estatuari eta Elizari ez zien ardura pertsonen
erregistro bat edukitzea.
Erromatar Inperioan estatuaren kontrol honen nolabaiteko
aurrekariren bat egon zen, baina egin ziren zentsuek ez
zuten maiztasun finkorik, eta, orokorrean, hiritarren zenbaketa
hutsak izan ziren, besterik ez (Schultzek, hala ere, esaten
du zenbait album mota egon zirela eta haietan ezartzen zirela
erromatarren jaiotza, heriotza eta hiritartasuna.)
Tirentoko Kontzilioaren ondorioz, Eliza Katolikoak arauak
eman zituen parrokiako liburuak eramateko modua zehazteko,
liburu haietan jasotzen ziren bataioak eta ezkontzak, eta
beranduago praktika zela eta heriotzak ere jasotzen ziren.
Denbora joan ahala, ezarpen hauek auzi zibiletan erabiltzen
hasi ziren eta frogatzat onartzen hasi ziren ere.
Urte askoren ondoren, 1749an, lege hispaniko batek gure
Erresumako prelatuei behartu zien parrokiako liburuak arreta
handiz zaintzera, haien elizetan ongi gordeta eta erabat
babestuta egon zitezen.
|
Itzuli
gora
|
ERREGISTRO ZIBILAREN SORTZEA
Honela jarraitu zuen Espainiak 1869a arte, Estatuak legezko
kontrol funtsezko hau bere gain hartu gabe. 1868ko iraultza
"Loriotsuaren" ondoren (hasiera batean Borbondarren
bukaera baina ez monarkiarena bilatzen baitzuen), 1869ko
Konstituzio berriak kultu askatasuna aldarrikatzen zuen.
Askatasun hura zela eta, beharrezko bihurtu zen espainiar
guzien datuak, ez bakarrik katolikoenak, jasotzen zituen
Erregistro Zibil bat, eta horrela sortu zuen 1870eko ekainaren
17ko "behin-behineko" legea: lege hark ezarri
zuen Estatuan lehenengo aldiz delako erregistroa, gaur egun
dituen ezaugarriekin. Legea indarrean sartu zen 1871ko urtarrilaren
1ean. Eta "behin-behinekoa" deituagatik, indarrean
egon zen 1957an beste batek ordezkatu zuen artio. Lege berri
hura eta 1958-XI-14ko bere Arautegia (mende hasierako politiko
espainiar batek esan omen zuen: legea haiek egin dezatela,
arautegia egitea niri uzten didaten bitartean...) indarrean
sartu ziren hurrengo urteko urtarrilaren batean.
PUBLIZITATEA ETA ATALAK
Erregistro Zibilari berez dagokio publikoa izatea. Erregistro
Zibil bati jaiotze, ezkontza edo heriotza akta baten kopia
literala edo fotokopia bat eskatzen badiogu (datu haiek
bere menekoak izan dira 1871tik gaurdaino) arazorik gabe
emanen digute. Eskaera hitzez edo idatziz egin dezakegu.
Erregistro Zibila lau ataletan dago banaturik:
- aiotzak eta orokorra. Honetan jasotzen dira jaiotzak,
ama eta aita (ezaguna denean) aipatuz. Gehienetan hemen
agertzen dira lau aiton amonen izen eta abizenak.
- Ezkontzak. Jasotzen dira ezkontideen izen-abizenak,
haien gurasoak, eta, batzuetan, jaiotzen data eta lekua.
- Heriotzak. Hiltzearen data, lekua eta ordua, beti haren
mediku agiriarekin. Hildakoaren nortasuna, haren jaiotze
lekua eta data ematen dira (askotan honenbeste urte zituela
esaten da, familiakoek, seme-alabek barne, oso maiz ez
baitakite datu zehatza).
- Tutoretzak eta legezko ordezkapenak.
Ezeko aktak informazio iturri bereziki ziurrak dira, datuak
jasotzeko garaian hartzen diren bermeak direla eta.
|
ONDORIOA
Lagun jakin baten datuak ezagutu nahi baditugu, bere jaiotze
data eta lekua jakin behar ditugu. Eman dezagun gure aitaren
datu hauek ez dakizkigula. Zer egin?
- Erregistro Zibilari eskatu, pertsonalki edo gutun baten
bidez, geronen jaiotze agiriko kopia literal bat. Hartan
agertuko dira, ziur aski, gure aitaren jaiotze data eta
lekua eta bi abizen eta gure aiton-amonen izenak eta jaiotze
lekuak.
- (Bataiaturik bazaude) Eliz parrokiari eskatu, pertsonalki
edo gutun bidez, geronen bataio agiriko kopia literala.
Hartan agertuko dira ziurrenik gure aitaren bataio data
eta lekua eta bi abizen, eta gure aiton-amonen bataio
lekua.
- Eta gero, jasotako datuekin, eskaera berak eginen ditugu
gure aitaren datuen inguruan, eta honen agiriek esaten
dutenarekin gure aitonaren agiriak eskatuko ditugu; eta
era honetan, urratsez urrats urrutira irits gaitezke...
Erregistro Zibilen bitartez 1871. urteraino, eta Elizarenen
bitartez, zortea badugu, XVI. menderaino.
Frantses itzultzailearen oharra: Artikulu hau, dagoen
bezala, Espainiar estatuari bakarrik dagokio. Frantziar
estatuan, eta bertze batzuetan, prozedura antzekoa izanagatik,
historiak eta legeek berezitasunak ekartzen dituzte eta
ezinezkoa da orokorrean hitz egitea. Frantziar berezitasunei
buruzko artikulu zehatz baten zain gaudelarik, ohar batzuk
emanen ditut: jaiotza eta heriotza agiriak ez dira publiko
bilakatzen ehun urte (jaiotzetan) edo berrogeita hamar urte
(heriotzetan) igaro arte, bakarrik pertsonaren ahaide hurbilek
ikus ditzakete. Erregistro Zibila 1793an sortu zen (frantziar
iraultzaren garaian). Frantzian ez dago bigarren abizenik,
aiton-amonak ia inoiz ez dira agertzen agirietan, eta XVIII.
mendeko ezkontza agirietan, maiz, gurasoak ere ez dira aipatzen.
Bertzalde, 1793 aitzineko eliz agiri guziak estatuari eman
zizkioten, eta agiri zibilak daudeneko administrazio beretan
egoten dira, hau da Udaletxetako eta Departamenduko Artxiboetan.
|
Itzuli
gora
|
|
|
|
 |