|
URL: http://groups.yahoo.com/group/basque-genealogy
Talde hau Buber's Basque Pageko Blas Uberuagak sortu zuen,
2000ko urriaren 6an. Bere euskal sustraiak ikertu nahi dituen
jendeari biltzeko eta elkarri laguntzeko leku bat emateko
sortu zen. Garai batean Buber's Basque Pagek eskaintzen
zuen zerbitzu batetik abiatu zen, zerbitzu hartan bisitariek
haien euskal abizena utz zezaketen eta bi boluntariok, Xabier
Ormaetxeak eta Susan Ybarrak euskal abizenen gaineko liburuetan
bilatzen zuten, eta abizenaren jatorria, esanahia eta, batzuetan,
armarria argitzen zituzten. Tamalez, Xabierrek eta Susanek
bilaketa hauek egiteari utzi behar izan zioten, bestelako
lan batzuek astia kendu baitzieten. Garai haietan zerbitzua
oso ezaguna zen, eta egunero zenbait lagunek beren abizenei
buruz galdetzen zuten. Jende honi aterabide bat emateko
basque-genealogy sortu zen, honetan euskal genealogiari
buruz dakien jendeak elkarri lagun diezaioke eta.
Mezuak ingeleraz, gazteleraz, frantsesez eta euskaraz onartzen
dira, baina ingeleraz eta gazteleraz idatzitakoak ohikoenak
dirudite.
2001eko irailean taldeak bere gailurrera iritsi zela dirudi,
eta gero zertxobait lasaitu egin da. Espero dezagun kide
berriak sartzearekin taldeak jardunean jarraituko duela.
IZENA EMAN
Zerrendako kidea izateko, eta mezuak jaso eta igortzen
ahal izateko, izena eman behar da, horretarako e-mail bat
igorri helbide honi: basque-genealogy-subscribe@yahoogroups.com.
MEZUAK IGORRI
Zerrendari mezu bat igortzeko helbide honi zuzendu behar
zaio:
basque-genealogy@yahoogroups.com.
Baina mezua bakarrik hedatuko da lehenago izena eman badugu.
ZERRENDATIK ATERA
Zerrendatik ateratzeko, e-mail bat igorri behar da:
basque-genealogy-unsubscribe@yahoogroups.com.
Itzulpena: Iñaki Uritz
|