|
"De las villas y lugares" (Hiriez eta lekuez).
LIZARDIk gehituriko tresnarik esker, XVII. mendeko hirien
eta lekuen deskripzioa eta haien ordu arteko historia erraz
aurkitzeko aukera ematen du.
"De las Ordenes Militares o de Caballería"
(Militar Ordenez eta Zaldungoez". Orden bakoitzaren
azalpen txiki bana eta garai hura arte bertan sarturik egon
ziren gipuzkoarren errolda ematen ditu.
"De las casas de los Parientes Mayores" (Ahaide
nagusien etxaldeez). Ahaide Nagusiak zer ziren, haien arteko
gerlak: Oñatiarrak eta Ganboatarrak, eta alde bakoitzean
zeuden leinuak.
"De la nobleza y la hidalguía en Gipuzkoa"
(Gipuzkoako nobleziaz eta aitonen semeez). Izen hauen azalpena
eta Espainiako beste lekuetako aitonen semetzekin dauden
diferentziak.
"De la siginificación de insignias y divisas"
(Ikurren eta leloen esanahiaz). Hiztegi modukoa, armarri
bat osatzen duten irudi eta kolore bakoitzeko esanahiaren
azalpen txiki batekin.
"De la gente notable que hay en Gipuzkoa" (Gipuzkoan
dagoen jende ohargarriaz). 1625 arte Gipuzkoan bizi izan
ziren eta bizi ziren pertsona ohargarrien zerrenda ematen
du. Atal hau, berez, oso garrantzitsua da genealogista batentzat.
Eta, gainera, LIZARDIk areagotutako bilatzaileak azkartu
egiten du, datuak izenaz, abizenaz, lanbideaz eta herriaz
aurkitzea laguntzen baitu, eta ikerketa neurri handian errazten.
"Armorial Digital" (Armarri bilduma digitala).
Leinu bakoitza bere armarriarekin eta honen azalpenarekin
ikus daiteke, azalpena dagoeneko liburuko atala aipatuz.
Azterketa errazten duen bilatzaile azkar bat ere badu.
|