 |
ARTXIBOAK
Archives
- Archivos - Archives - Archive - Archivi - Archivos
 |
Gipuzkoako Artxibo Orokorra
 |
|
Gipuzkoako Junta eta Aldundietako Artxibotik sortu zen.
Artxibo hura XIV. mendean eratu zen, eta hasiera batean
ez zuen kokaleku iraunkorrik. 1530eko maiatzaren 4an, Zumaian
bildutako Junta Orokorrak haren egoitza Tolosako Santa Maria
elizan ezartzea erabaki zuen. 1904an, gaur egun betetzen
duen etxera eraman zuten, Aldundiak horretarako, berariaz,
egindako eraikin batera, alegia. XX. mendean zehar, Artxiboari
Gipuzkoako Erregeordetzako agiriak, Tolosako notario eskualdeko
protokoloak, eta zenbait bilduma publiko zein pribatu gehitu
zizkieten. 1986 eta 1990 bitartean eraikinak hainbat berritze
lan jaso zituen.
|
ORDUAK
Goizez: Astelehenetik ostiralera. 08:30etatik 14:00etara.
Arratsaldez: Astelehenetik ostegunera. 15:00etatik 17:30etara.
Udan izan ezik (ekainetik irailera).
|
HELBIDEA
GIPUZKOAKO ARTXIBO OROKORRA
San Frantzisko ibiltokia, 2
20400 Tolosa (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943650806
Fax.: +34 943650174
E-mail: AGG-GAO@kultura.gipuzkoa.net
|
 |
ZERBITUZAK
Sarrera doan. Erabiltzaile txartela behar da (txartela
neurriko bi argazki eman), Oñatin dagoen Gipuzkoako
Protokoloen Artxibo Historikoko (AHPG-GPAH) txartelak ere
balio du. Lehen aldiz sartzeko NAN edo parekoa onartzen
dute.
Kontsultak bertan, telefonoz, postaz edo interneten bidez
egin daitezke.
Fotokopiak, argazkiak, eta kopia ziurtatuak ematen dira,
egoitzan bertan edo postaz ordaindu ondoren.
INSTALAZIOAK
Baditu liburutegia, irakurketa gela, inbentario gela eta
erabilpen askoko gela. Haietan badaude mikrofilm eta mikroafixa
irakurleak, Wood argia, eta begiratzeko konputagailua.
|
FONDOAK
Juntak eta Aldundiak
Gipuzkoako Juntek eta Aldundiek sortutako eta jasotako agiriak,
XV. mendetik aurrera. Interes berezikoak: aitonen semeen
ziurtagiriak, ongizate agiriak eta soldadutzatik libratzeko
agiriak.
Erregeordetza
Erregeordeak (erregeren ordezkoa Gipuzkoan) sortutako eta
jasotako agiriak, XV. mendetik 1841 arte, urte hartan kargua
deuseztatu baitzen. AGG-GAOean 1907an sartu ziren (lehen
Donostiako Aldundiaren jauregian eta Azkoitiko zenbait lekutan
egon ziren). Interes berezikoak: auzi zibilak, ondasunak
bahitzekoak, zorra jasotzaileen konkurtsoak, eta auzi kriminalak.
Tolosako notario eskualdeko protokoloak
Eskualde honetako idatzi bermeak gordetzen ditu XVI. mendeko
hasieratik. Gipuzkoako gainerako notario eskualdeetakoak
Oñatin gordetzen dira.
Beste artxiboak eta bildumak
Interes berezia dute herrietako Aitonen semeen bildumek,
artxibo karlistak, Mandasko dukearenak, Allende Salazarrenak
eta Zurbano, Gaztañadui eta Kerejazu etxekoek.
|
Itzuli
gora
|
|
|
 |