|
3. Etxea, Genealogia eta Heraldika. Atal honek etxeen
izen zerrenda bat dauka, herriaren arabera sailkatuak; hiru
kasutarik batean, gorago edo beherago, bertze orri batera
bidaltzen gaitu, eta han informazio gehiago ematen digu:
etxearen deskripzioa egiten du eta hura edo haren armarriko
argazkiak erakusten ditu.
Bertze aldetik, Baztango armarria deskribatzen du eta bere
sorrerako historia eta horren inguruko mito batzuk kontatzen
ditu. Aintzat hartu behar da arma hauek erabiltzea haraneko
biztanle guziei zegokiela, eta gainera haiek guziak aitonen
semeak zirela.
Hala ere, izengoitian agertzen dena gora behera, ez dago
inongo ohar genealogikorik. Hori bai, eskatzen duenarekin
informazioa konpartitzeko prest agertzen da egilea.
4. Ikerketa genealogikoaren iturriak. Azkenik, bere
genealogia Baztanen ikertu nahi dutenendako lau laguntza
funtsezko aurkezten ditu:
Nafarroako Artxibo Orokorra (Iruñea).
Eliz parrokietako artxiboak.
Baztango Udal Artxiboa (Elizondo).
Elizbarrutiko Artxiboa (Iruñea).
IRUZKINA
Diseinuaren aldetik pixka bat motx geldi badaiteke ere,
web orri honek daukan informazioa erakargarri suerta daiteke
Baztanen sortutako abizenak ikertzeari ekin diotenendako.
Nire ustez bereziki interesgarria da etxeen zerrenda eta
hura osatzen duen informazioa. Bitxikeria gisa, baliotsua
izan daiteke ere armarriaren sorrerari buruzko legenda.
Eta interesgarriak dira, halaber, abizenaren bilakaerari
eta etxearen garrantziari buruzko azalpenak.
Abizenen zerrenda baten eta haien inguruko informazioaren
falta nabaritzen dut.
|