 |
SOFTWAREA
Logiciels
- Software
 |
|
PAF (Personal
Ancestral File)
Alberto Barón
 |
|
|
|
PAF (Personal Ancestral File) zuhaitz genealogikoak egiteko
programa bat da eta mormoien (Jesukristoren azken egunetako
sainduen Eliza) web orritik dohainik
jaits daiteke. 5.1. bertsioa atera dute dagoeneko (Palm
sakelako konputagailuentzako euskarria dauka honek), gazteleraz
nahi izatekotan 4.3. bertsioa da azkenekoa (euskaraz ez
omen dago).
|
IRUZKINA
Legacy 3.0 erabiltzen hasi nintzen, baina oztopo asko aurkitu
nituen, hasteko eta bat, hizkuntza (ingeleraz baitago).
Gero PAFera aldatu nintzen eta bikain nabil harekin. Batzuek
ateratzen dioten oztopoa, abizen bakarrarekin lan egiteko
prestaturik dagoela, alegia, ez da oztopo bat, abizen bat
sartu beharrean biak sar baitaitezke bat bakarra balira
bezala.
|
 |
ERREGISTROAK
Pertsona bakoitzarentzat egiten den afixa bakoitzean sar
daitezke:
- Jaiotza, ezkontza eta heriotza lekuak.
- Pertsona horri buruz idatzi nahi diren historiei eta
ingurukoei buruzko oharrak.
- Argazkiak, eta are pertsonaren ahotsaren grabazioak,
musika etab.
- Seme-alaben kopuru mugagabea sar daiteke.
- Ezkontza bat baino gehiago sar daitezke.
- Guraso biologikoez gain, adopziozkoak, tutoreak eta
sar daitezke.
|
DATUEN AURKEZPENA
Datuak azaltzeko bi formatu daude:
- "Zuhaitz genealogikoa" erakustea, pantailan
bost belaunaldi arte ikus daitezke (ikertzen ari den lagunarengandik,
bere aiton-amonen aiton-amonenganaino).
- "Familiaren bista" honetan ikusten dira senar-emazteak
haien seme-alabak eta aita-amak, eta senar-emazte haien
datuak, jaiotzak eta heriotzak.
TXOSTENAK AURKEZTEA
"Txostena inprimatu" taulan aukera ugari daude.
Niretzat hauek dira interes handienekoak:
- Zuhaitz genealogikoa, Aurrekoak, Ondorengoak eta Liburua.
- Haiek guziak edozein artxibo motan inprima eta gorde
daitezke.
- Liburuak lagun baten aurrekoei eta ondorengoei buruz
idatzitako guzia darama.
INDARGUNEAK
Programan sartu den edozein pertsona edota senar-emazte
bilatzera uzten du.
Zerrendan sarturiko edozein pertsona orduan bertan grabatzen
deneko abantaila handia dauka. Ez dago ahanzterik, eta konputagailu
bat-batean itzaltzen bada ez du axolarik, ez da galtzen.
Laguntza handiak dauzka, adibidez:
- Nahigabe ezinezko datak sartzen direnean ohartarazten
du, esanez "bera jaio zenean bere amak 5 urte zituen"
edo antzekorik.
- Herri bereko ahaide batzuk daudenean, hau idazten hasterakoan,
bere kabuz agertzen du herriaren izena.
- Lanean denbora asko ematean, konputagailuak berak babeskopia
egiteko eskatzen du.
AHULGUNEAK
Arazo txiki bat aurkitu dut. Ondorengoen liburua egitean,
"izen bakoitza" aukeraren ondoan, parentesi artean,
horren aurreko guzien izenak agertzen ditu. 30 belaunaldi
badaude, 30 aurrekoen izenak agertzen dira eta liburu argitaratzeko
datu haiek eskuz ezabatu behar dira.
|
Itzuli
gora
|
|
|
| |
|
 |