LIBURUAK
Livres
- Libros - Books - Buche -Libri - Livros
 |
La Villa de Betelu y sus Casas Solariegas
Ismael Baraibar
 |
|
|
AFIXA TEKNIKOA
Titulua: «La Villa de Betelu y sus Casas Solariegas».
Egilea: José de Rújula y Ochotorena, Marques
de Ciadoncha.
Argitaratua: 1920. Artes Grafícas Viuda de L. Pérez.
Nafarroa.
|
EDUKIA
Hasteko, Beteluko kokapen geografikoaren, bere errekurtsoen
eta uren deskribapena egiten du eta ondoren Hiriko ohar
historiko bat egiten du. Fernando "katolikoa"
erregeak Iruñean 1507ko otsailaren 2an sinatutako
"Noblezia kolektiboko Pribilegioa" ematen du.
|
Era berean Beteluko eta hango etxe guzietako armarria
deskribatzen du, bere Ziurtagiria eta ondorengo baieztapenak
(Aitonen Seme izateari buruzko hainbat auzitan emandakoak)
aipatzen ditu.
Hurrena, hiriko Etxaldeen zerrenda ematen du, urteetan
zehar zein familia izan ziren jabeak adieraziz. Eta
bukatzeko "Beteluko Aitonen Seme izatearen ondorioz
hirian karguak bete zituzten zaldunen" zerrenda
ematen du, zein kargu eta zein urtetan eduki zuten
zehaztuz, 1695ean hasita, urte hartan Betelu Araitz
ibarreko udaletik berezi baitzen.
|
 |
|
IRUZKINA
Lanaren hasierako datu geografikoak eta historikoak alde
batera utzita, genealogiaren ikuspuntutik liburuak interes
handikoa dela uste dut, Beteluko hainbat familiaren inguruko
anitz datu ematen dituelako. Udal karguen zerrendan agertzen
da erroldan zein urtetan jarri ziren ezkongai, ezkondu edo
alargun, eta horrela garaiko agirietan bilaketa lana nahiko
errazten du. Oztopo bakarra dauka, hain zuzen ez duela daturik
ematen Betelun sortu eta beste herrietara bizitzera joan
ziren familien inguruan, eta hortaz bilaketa mugatzen du
bertan jaiotzeaz gain bertan gelditu ziren familietara.
|
AGERTZEN DIREN ABIZENAK
Jatorrizko (erdal) ortografia mantendu egin da.
|
Aldaya
Andueza
Aranalde
Ardozgoiti
Arin
Arpide
Arraztio
Arregui
Azconegui
Balda
Balerdi
Beloqui
Beraza
Betelu
Ciriaco
Echarri
Echeverria
Eguzquiza |
Elizalde
Elorrio
Elosta
Ezcurdia
Gainza
Gastesi
Goicoechea
Goldaracena
Guruceaga
Igaravide
Igueravide
Ijurrena
Iriarte
Iribas
Juanesena
Latiegui
Lazcano
Lezaeta |
Liceaga
Lorves
Machinandiarena
Marinelarena
Marticorena
Muguerza
Obanosena
Ochotorena
Olaechea
Oreja
Oteiza
Otermin
Peralta
Percaz
Perostena
Peruecharri
Recalde
Saralegui |
Sarasa
Sasturiarin
Sendo
Soravilla
Sorazabal
Sotil
Trin
Vergara
Yegueri
Yeravide
Yeregui
Zamora
Zavala
Zubeldia
Zubieta |
|
Itzuli
gora
|
|