 |
HERALDIKA
Héraldique
- Heráldica - Heraldry - Wappenkunde - Araldica -
Heraldica
 |
|
Heraldikaren atarian
Fernando López Permisán
 |
|
|
| |
|
Hasierako garaietan artetzat hartzen zen (ezkutuak edo
armarriak helburu apaingarriekin irudimenezko errepresentazioa
den heinean) eta gaur egun Historiaren zientzia laguntzailetzat;
Heraldika armarriaren zientzia ere deitzen da (armen deskripzioa
egiten baitu) edota zientzia heroikoa (zaldunen eginkizunak
irudikatzen baitzituen).
|
|
Armarriak eta ezkutuak erabiltzeko, osatzeko eta azaltzeko
arau zuzenak ikertzen ditu, halako armarriak oinordetzako
ohorezko ezaugarriak eta adierazleak direla ulertu behar
da. Irudien eta koloreen konbinazioek osatzen dituzte, hauen
bitartez indibiduoak, familiak, leinuak, etxeak, lurraldeak,
gremioak, korporazioak eta Estatuaren zein Elizaren erakundeak
aise ezagut eta bereiz daitezke. Horretarako heraldika hizkera
berezi samarra erabiltzen du, gehienbat frantses jatorriko
hitz zaharrek osatzen dutena, baina hura erabiltzea nahitaezkoa
suertatzen da, beraien erabateko zehaztasuna dela eta.
|
 |
|
Ezkutuak erabiltzea, berez, gutxiengo noble bati mugatzen
zitzaion, eta lexiko berezi bat emanez are gehiago zaildu
zitzaion herri xeheari.
Zientzia heraldikoak harreman estuak ditu Historiaren beste
zientzia laguntzaileekin, nolaz eta sigilografia (agiriak
balioesteko erabiltzen ziren zigiluak ikertzen dituena),
genealogia (familien nolabaiteko historia) eta zuzenbide
nobiliario (tituluen oinordetza sistema ikertzen dituena).
|
Itzuli
gora |
SORRERA, TORNEOAK, HERALDOAK, GERLAK ETA GURUTZADAK
Sorrerari buruz badaude teoria fantastiko batzuk: armarriak
erabiltzea Adanen beraren garaitik heldu dela, edo San Migel
Arkangeluak (Aralarren eta Euskal Herri osoan hain gurtua
dena) Lujiferren kontrako borrokan zilarreko ezkutu bat
gurutze gorri batekin zeramala. Halakoak alde batera utzita,
irudi du aski onartua dagoela (baita frantses ikerlariendako
ere) armarriak Alemanian hasi zirela erabiltzen, Saxoniako
Enrike I. Enperadorearen erreinuan (918-936).
Erdi aroko torneoetan borrokatzen zuten zaldunak ezagutzeko
beharragatik sortu ziren, zeina zaila baitzen haiek armadurak
eta buruko kaskoak erabiltzen zituztelakoz. Gaur egun pilota
partidetan eta estropadetan egiten den bezalaxe, torneoetan
borrokatzen zuten partaideak koloreengatik bereizten ziren,
edo bestela irudi jakin batzuk leku egoki eta ikusgarrietan
ezarriz: banderak, estandarteak, zaldien jantziak... edota
babesteko ezkutua: denborarekin hura bilakatuko zen armarrien
ohiko jarlekua.
Gure herrian ere torneoak egin ziren (Oñatiko konteak
1581ean antolatu zuena aipatzen digu Juan Carlos de Guerrak).
Lehia hauetan garrantzi berezia izaten zuten "heraldoek"
(hortik heldu baita heraldika hitza), haiek arduratzen ziren
zuzentzeaz eta borrokatzen zuten zaldunen armak ezagutzeaz,
eta publikoari adierazten zizkieten lehian sartzen zirenean,
"blasen" izeneko adar batek jotzen zutenean (hortik
atera da blasoi hitza).
Baina ezaugarri hauek ez ziren torneoetan bakarrik erabiltzen,
gerla garaian ere zaldunek erabiltzen zituzten. Haien hedapena
gurutzadei esker iritsi zen, lehena bukatu ondoren Europa
guzian barreiatu ziren (XII. m.). Euskal zaldunak gurutzetara
joan ziren nafar erregeen ikurrarekin, hain zuzen ere Teobaldo
I. (1239) eta Teobaldo II. (1268), eta zaldun frantsesekin
batera. Izan ere, XI. eta XII. mendeetan Nafarroak harreman
estuak izaten zituen Frantziarekin eta Alemaniarekin, eta
mende haietan sortu zen heraldikaren artea estatu haietan.
Horregatik heraldika gure Herrira iritsi zen Gaztelara baino
lehenago. Lehenak nafarrak izan ziren, iparreko eraginez,
baina laster Gipuzkoara iritsi zen, han 1200 baino lehenago
ahaide nagusien gutxienez 17 Etxek bazuten beren blasoia
Nafarroako Armeria liburuan. Hasiera batean etxe inportanteenei
mugatzen bazen ere (ahaide nagusienak eta armeriko kabokoak),
irudi heraldikoen erabilpena gero nobleziaren gainerako
etxeetara hedatuz joan zen. Lehenengoak eredutako hartu
ziren; eta haiek imitatzen zituzten ahaidegorik ez zegoenean,
eta brisura aldatuz moldatzen zituzten bazegoenean. Horregatik,
ezkutuak erabiltzea gauza arrunta bilakatu zenean, kabokoek
eta etxalde zaharrenetako premuek "Bertzek ez darama"
idatzia erabiltzeari ekin zioten.
Gure herriko armarri zaharrenetariko bat, eta euskal erresumako
ikur zaharra, Arrano Beltza izan zen, hura eramaten zuen
bere ezkutuan Antso VII.ak Azkarrak, eta behar bada bere
aitzinekoren batek ere bai. Izan ere, lehenengo garaietan
armarriak norberarenak ziren, eta modu arras arbitrarioan
hautatzen zituzten. Baina XII. mendearen hasieran iraunkorrak
izaten hasi ziren, eta aitengandik semeengana igarotzen
ziren, eta honela erregistro bat eramaten hasi ziren eta
erabilpena arautzen. Orduan heraldoen lana zabaldu zen,
eta familia bakoitzari zein armarri zegokion zehaztu behar
zuten, lan hura gero armetako erregeek egiten zuten, eta
ondoren heraldistek. Garai hartan ezkutuak norberarenak
izateari utzi zioten, eta leinu jakin batzuei atxiki zitzaizkien,
orduan has gaitezke armarriez hitz egiten zentzu zorrotzean.
Eta XIV. menderako hiri bat, hiribildu bat, gremioak, erlijio
ordenak eta are lurraldeak izan zitezkeen jabeak.
|
Itzuli
gora |
SINBOLISMO FANTASTIKOAK: GEZURREZKO KATEAK
Hasieran ezkutuen diseinua oso erraza zen,
koloreen konbinaketa hutsa baitzen. Poliki-poliki, zaildu
joan ziren irudiak sartuz; esan dugun bezala, haien era
arbitrarioan hautatzen ziren, eta bakoitzaren nahikeria
zen oinarri eta irizpide bakarra, edo askoz jota abizenaren
etimologia. Hala ere, irudi haiei sorrera, sinbolismo eta
esanahi fantastikoak eman izan dizkiete, gehienetan onartezinak.
Fantasia eta banitatea nahasiak. Burges handiusteak balakatzeko
historia eta genealogiak aldatzen zituzten kronista lausengutzaile
gezurtien fantasia. Etorkizuneko belaunaldiak nahasmenerako.
Oso legenda hedatu batek (baita gure garaian ere) Nafarroako
armarriko kateak Navas de Tolosako liskarrean (1212) Miramamolinen
denda inguratzen zituztenak direla dio, Antso Azkarrak hautsi
zituenak. Hala izan balitz errege hark berak sartuko zituzten
bere armarrian, garaipenaren ondoan, eta, hala ere, urteak
beranduago artean Arrano Beltza erabiltzen zuen. Eta, gainera,
Faustino Menéndez Pidalek dioen bezala, kateak ez
dira egiazko kateak, ezkutuaren indargarri bat baizik, zortzi
puntako izarraren itxurazkoa; eta aipatutako liskarra baino
urte pila bat lehenago ere erabiltzen ziren.
Ezkutu hizlari delakoek ez dute interpretazio fantastikorik
jasan, hauek oso ohikoak dira euskal heraldikan, eta abizenaren
esanahi etimologikoaren (okerra, askotan) irudikatzea izan
nahi dute. Adibide asko dago: Idiakezek idi bat darama,
Zaldibiak bi zaldi, Olleta bi eltze (olla), Sagastizabal
sagasti bat... Behar bada, armarria hautatzerakoan kapritxo
sinbolikoak nagusitzen ziren. Baina behin hautatuz gero
familia adierazten zuen nonahi. Eta euskal familiaren izate
bera etxea zenez, armarria etxeko zati bihurtzen zen eta
leku garrantzitsuenean paratzen zuten.
XVI. mendeko bukaera arte, ohitura zen Etxe armadun etxekoei
jabeei edota leinuetako ahaide nagusiei, notarioaren akta
bitartez, baimena eskatzea haien armarriak erabiltzeko (eskatzailea
etxe hartako ondorengoa bazen, beti ere). 1595eko irailaren
23an Felipe II.ak eman zuen Erret Pragmatikaren ondoren,
armarriak erabiltzeko baimena ematea Armen Erregeei egokitu
zitzaien, eta ondorio honekin diplomak ematen zituzten.
Baina etxeak berak, leinu beraren eskutan jarraituagatik,
armarria aldatzea ere ohiko zen. Izan ere, letra-gizonek
eta militarrek beraien merituak erakutsi nahiago izaten
zuten, eta ez haien aurrekoenak; eta oinordean armarriak
jasoagatik, beste berri batzuk egiten zituzten, maila akademiko
gorago bat edo garaipen markagarri bat jasotzean (garaituriko
lagunaren armak bereganatu ohi zituzten).
|
Itzuli
gora |
ONDORIOAK
Armarriak Gurutzaldietan eta erdi aroko
torneoetan sortu ziren, orduan norberarenak ziren hagitz,
orain, ordea, etxeen, familien eta leinuen ezaugarria dira.
Baina ez dugu pentsatu behar abizen bakoitzari armarri bat
dagokionik, armarririk gabeko abizenak baitaude, eta baita
armarri bat baino gehiago dituztenak ere (leinu ezberdinenak
izanik).
|
|
|
|
 |