DEFINIZIOA
Genealogia familien osaketa ikertzea eta haien jatorria
bilatzea helburutzat duen zientzia da.
Gaur egun genealogia aski hedaturik dago, genealogista
amateurren kopurua nabarmen handitu da. Beraien sustraiak
ez ezik, haien arbasoen historia eta bizi baldintzak ere
ezagutu nahi ditu jendeak: haien lanbideak, haien jabetzak,
erlijioa; beraien abizenaren esanahia eta nondik norakoak.
Beraien arbasoak ezagutu ondoren, haien guzien ondorengoak
bilatzen dituzte. Bilaketa honek bestengusu eta ahaide txiki
asko ezagutzera eraman dezake.
Zenbait urtetatik hona, Internetek anitz erraztu ditu genealogi
trukaketak. Hemen errekurtso iturri bat aurki daiteke: geneanauten
orrialde pertsonalak, elkarteak, software, datu baseak,
eztabaida zerrendak, foroak, elkar laguntza.
Baina geronen genealogia opatzeko ez dago itxoin beharrik.
Genealogia guzia "bertako lanez" egiten da, gure
familietan miatuz, Udaletxeetan, artxiboetan, gure arbasoen
udalerrietan.
ZUEN AURREKOEN BILA ABIA ZAITEZTE: LEHEN BELAUNALDIAK
(MENDE BAT)
Bilaketari ekiteko. Genealogistak bere etxean, edo bere
familia hurbilenarenean, aurki ditzakeen agiri guziak biltzen
ditu. Bere gurasoei, aiton-amonei, anai-arrebei edo ahizpei,
osabei eta izebei buruzko datuak eman ditzakeen pertsonari
orori galdekatzen dio. Dena apuntatu behar du, ñabardura
ttiki batek garrantzirik gabeko irudi dezake hasiera batean,
baina zenbait hilabeteren buruan premiazkoa suerta daiteke.
Oso eraginkorra da adinekoekin argazkietako albumak aztertzea.
Haiek, oso maiz, kontakizun anitz jakiten dituzte beraien
bizitzaz. Abizenak aiseago oroitzen dituzte.
Gure arbasoen bizi modua ezagutzeko, agiri guziak dira
interesgarriak.Dena behar da kontsultatu, eta kontuz gorde:
famili liburuak, posta, notarioen aktak, heriotza abisuak,
eskolako kartilak, soldadutzakoak, egutegiak, argazkiak...
Familiak bizi izan direneko herrietako hilerriak bisitatzea
ez da ahantzi behar. Familiaren hilobian eta erregistroetan
ezarritako abizenak agertuko dizkigu.
Argibide hauek jaso ondoren, erregistro zibileko familiaren
aktak bilatuko dira. Arbaso bakoitzeko jaiotza, ezkontza
eta heriotza aktak jasoko dira. Frantziar estatuan, ehun
urte baino gutxiago duten jaiotza eta ezkontza agiriak ezin
ditu nornahik jaso. Ondorengo zuzenek bakarrik eska ditzakete,
ikertzen ari den pertsonarekiko ahaidetasun lerro zuzena
frogatuz. Bertzenaz, dagokion Herriko Etxeari zuzentzen
ahal zaizkio; udalari idatzi behar diote aktaren kopia osoa
eskatuz, gertakizunaren data zehaztuz, eta honekin batera
gutun azal bat atxikiz, beraien helbidearekin eta zigiluarekin.
HURRENGO BELAUNALDIAK (XIX MENDETIK ATZERA)
Bilaketaren bigarren atala gure arbasoen udalerrietako
artxiboetan egiten da. Hemen notario aktak eta akta zibilak
kontsulta daitezke. Frantziar estatuan, 1792 baino lehenagoko
jaiotza, ezkontza eta heriotza erregistroak eliz parrokietan
egoten dira. 1792tik aurrerakoak Herriko Etxeetan daude.
Artxiboetan 1901. urtea bitarteko erregistroak kontsulta
daitezke, eta XVII. mendearen hasieraraino atzera dezakegu.
Udaletako eta Departamenduetako artxiboetan ere badaude
erregistroak. Ia erregistro guziak mikrofilmaturik daude.
Honi esker ikerlarien lanak ez ditu kaltetzen.
Gure arbasoen bizi modua ezagutzen lagunduko duen agiri
kopuru handia dago barreiaturik. Artxiboak errekurtso iturri
bat dira. Ez dugu zalantzarik izan behar artxibozainengana
joateko; guri aholkuak emateko eta agiri zoragarriak edireten
laguntzeko daude han.
ONDORIO GISA
Genealogia lan zehatza da. Genealogistak pazientea, ernea,
ongi antolatua izan behar du. Datu guziak hautatzen dira,
fitxategietan gordetzen dira, zenbatzen dira, familiaz sailkatzen
dira edo genealogia programa batean sartzen dira. Ondoren
ustiatu behar dira, familiaren kide bakoitzari etekin handiena
ateratzeko. Horretarako zenbait metodo badaude: zuhaitz
genealogikoa egitea, familiaren historia idaztea, Interneten
kokagune genealogiko bat sortzea, familiaren bilera bat
antolatzea.
Hona hemen bilaketa genealogikoei buruzko ohar txiki bat.
Datu pila bat gelditu zaizkigu garatzeko eta zehazteko:
bilaketa teknikak, antolakuntza, sailkapen metodoak, behar
den materiala, agiriak, Interneten erabilpena, genealogia
programak...
Bukatzeko, hona hemen Internet leku batzuen helbideak,
zuen bilaketan oso lagungarri suerta dakizkizuekeenak. Anitz
daude, denak ezin ditu hemen aipatu, baina sarean ibiltzea
gehiago aurkituko dituzue.
|