Euskal Abizenak  
 

 
Aurreko aleak: Heraldika, Genealogia eta Nobiliariazko seihilabetekaria
IRUÑEA-PAMPELUNE-PAMPLONA - 1. Zka - Negua 2002
  Atalak
Azala
Heraldika
Etimologia
Genealogia
Nobiliaria
Erroldak
Artxiboak
Hemeroteka
Liburuak
CD-ROMak
Softwarea
Webguneak
Foroak
Leinuak
 
  Bidal itzazu zure iruzkinak eta iradokizunak:

e-abizenak@ euskalnet.net  
 
 

  castellano français

FOROAK

Forums - Foros
Genea64

URL: http://fr.groups.yahoo.com/group/genea64

Genea64 ez da foro bat zentzu zorrotzean, "posta zerrenda" bat baizik; hau da, mezuak posta elektronikoaren bidez bidaltzen ditu.

1998ko abenduaren 13an sortu zuten, Genealogia ikertzen sakontzeko, Frantziar estatuko 64. departamentuan (Pyrénées-Atlantiques); departamentu honek Ipar Euskal Herria eta Biarno hartzen ditu. Beraz, ez da soilik euskal abizenei buruzko zerrenda bat, jatorri biarnesezko abizenak ere lantzen baititu. Hizkuntza nagusia frantsesa da, baina, oso gutxitan, mezuak bertze erdaretan agertzen dira (gazteleraz edo ingeleraz). Ohar hau idazten tenorean 313 kidek osatzen dute zerrenda.

IZENA EMAN

Zerrenda honetan sartzeko, eta, hortaz, mezuak jasotzen eta igortzen ahal izateko, izena eman behar da, genea64-subscribe@yahoogroupes.fr helbidera e-mail bat bidaliz. Ordutik (ongi etorri mezu baten ondoren) zerrendako kideek elkarri igortzen dizkieten mezuak jasoko ditugu.

MEZUAK IGORRI

Zerrendari mezu bat igortzeko genea64@yahoogroupes.fr helbidera zuzendu behar zaio. Baina mezua bakarrik hedatuko da lehenik izena eman badugu.

Nolanahi ere, idazteari ekin baino lehen, behaketa aldi bat egitea on da, foroa nola ibiltzen den ikusteko. Lehenagoko mezuak irakurtzea ere Interesgarria da, horrek gure zalantza batzuk argi bailitzakete.

ZERRENDATIK ATERA

Zerrendak ez badigu laketzen, edo ez badugu gure postontzia gehiegi zamatu nahi (oporretara goazelakoz edo denbora batez posta irakurri nahi ez dugulakoz) zerrendatik atera gaitezke, horretarako mezu bat igorriko dugu: genea64-unsubscribe@yahoogroupes.fr helbidera.

Itzuli gora
    Artikuluen egileak dira hauen gaineko eskubideen jabeak
Copyright© 2001-2002 Lizardi Multimedia