Euskal Abizenak  
 

 
Aurreko aleak: Heraldika, Genealogia eta Nobiliariazko seihilabetekaria
IRUÑEA-PAMPELUNE-PAMPLONA - 1. Zka - Negua 2002
  Atalak
Azala
Heraldika
Etimologia
Genealogia
Nobiliaria
Erroldak
Artxiboak
Hemeroteka
Liburuak
CD-ROMak
Softwarea
Webguneak
Foroak
Leinuak
 
  Bidal itzazu zure iruzkinak eta iradokizunak:

e-abizenak@ euskalnet.net  
 
 

  castellano français

CD-ROMak

Cédéroms - CD-ROMs
Apellidos Vasco-Navarros
Galo Gijón de Amírola

Duela zenbait hilabete LIZARDI MULTIMEDIAren "APELLIDOS VASCO-NAVARROS" CDa erosi nuen. Erabili eta probestu ondoren, ohartzen ahal izan naiz ze eraginkortasun handia duen; bere azaltzeko metodoak bikainak dira benetan, eta ematen duen informazioa zinez erabilgarria da.

IKUS-ENTZUNEZKO GEHIGARRIAK

Lanak bost atal ditu; haietariko lau, argazkiez eta oso ahots atsegin batez landuak; ahotsa aski geldi mintzatzen da eta aise segi daiteke haren azalpena.

Hasteko "La Casa Solar" (Etxaldea). Beroni buruzko informazio zabala ematen du: etxaldearen, abizenen eta euskal toponimiaren arteko harremana, gure abizenak nondik heldu diren eta, azken buruan, geronen jatorria eta gure arbasoekiko lotura; garai bateko bizitza politikoa eta soziala; oinordetza eta premutasun sistemak. Hau guzia oso probetxugarria da edozein genealogia zalerendako, nahikoa gauza argitzen eta bertze anitz edireten laguntzen baitu.

Hurrena "Ordenes de Caballería" (Aitonen Semeen Elkarteak) delakoen inguruan mintzatuko naiz. Haiei buruz, haien sorrera eta historiari buruz, ematen du, atzera berriz, informazioa zabala. Nahiko deigarria da Espainia aldeko lau ordenetan zentratu beharrean, Portugaleko hiruren eta Ekialdeko bosten inguruan ere argibideak ematen dituela.

Ordenen ondoren, "El Apellido" (Abizena) atalaz hitz egin dezakegu; abizenaren historia, sorrera eta garapena, abizen patronimikoak eta toponimikoen sorrera. Aitzineko ataletan bezala, hau guzia ikus-entzunezko sistemaren bidez aurkezten du, eta oso modu landuan, abizen moten laburpen taula batekin bukatzeko.

Abizenaren ondoan "La nobleza Vasco-Navarra" (Euskal Noblezia) heldu da. Haien bizimoduak, eskubideak, pribilegioak eta botere politikoa aztertzen ditu, hondarrean: gainerako jendearekiko bizimodu diferentea. Hau guzia sailkapen bikain batekin agertzen da, noblezia motetan oinarritua: hauek ere banan-banan sailkatzen ditu, leku bateko auzoa izateagatik sortzen zen noblezia barne; eta, bukatzeko, noblezia frogak xeheki azaltzen ditu.

ARMORIAL DIGITAL

Azkenik, bortzgarren atalera iritsi gara, niretako praktikoena: "Armorial Digital" euskal abizenen datu base bikaina. Aitzineko atalek ez bezala, honako honek ez du ahotsik, pantaila eroso bakar bat da eta hartan abizenak bila daitezke, sarrera diferenteetatik. Behin abizena aurkituz gero, armarria eta abizen haren azalpena agertzen ditu: euskaraz nola idatzi, armarriak, etxaldea eta iturriak. Etxaldearen barnean, herrietan sakatuz gero, entziklopedia sailean, kokapen mapa bat ateratzen da, eta lekuari buruzko informazioa ematen du: non dagoen, jaiak noiz diren, bertako ohiturak, etab. Pantaila honek hiztegi heraldiko bat era badu, armarriaren nondik norakoak ulertzen laguntzeko. Arras lagungarria suertatzen den bertze ezaugarri bat ere badu: eskaturiko informazio guzia kopiatzen ahal da, botoi egokiak sakatuz, eta gero edozein testu dokumentutan itsas daiteke.
Atal honetan deigarria suertatu zait dokumentazio iturri kopuru handia, eta batik-bat "Amurrioko liburua", 1932an José Madinabeitiak, Amurrioko erretoreak, idatzia.

IRUZKINA

Lizardi Multimediaren CDa tresna zehatza eta bikaina da, genealogian eta historian, euskaldunean bereziki, interesa duen edonork eduki beharko lukeena. Hondarrean, informazio iturri bikain bat eta zaleendako tresna ezin hobea.

Itzuli gora
    Artikuluen egileak dira hauen gaineko eskubideen jabeak
Copyright© 2001-2002 Lizardi Multimedia