ORDUAK
Astelehenetik ostiraleraino.
10:00etatik 12:00etara eta 13:00etatik 18etara.
HELBIDEA
Udal liburutegiaren kokalekuan, lehenengo solairuan, katedraleko
plazaren aitzinean.
Baionako Udal Artxiboa
Gouverneurs karrika
64100 BAIONA
http://www.ville-bayonne.fr/bayonne-fr/culture/archives.htm
AZPIEGITURA
Ez dago fotokopiak egiterik.
Flashik gabeko argazkiak egin daitezke.
Konputagailu eramangarriak erabil daitezke.
OINARRIZKO ORNIKUNTZA
Agiriak artxiboan bertan kontsulta daitezke. Eskabideak
ordu erdiro egiten dira, eta gehienez bortz (5) agiri eska
dezake pertsona bakoitzak.
Artxibo honek Baionak, Espiritu Sainduko (lehen udalerri
bat zen) eta Arribe-Lapurdiko Doneztiriko parrokiako agiriak
ditu (azken biak orain Baionako auzuneak dira).
Iraultza aitzineko (1789) parroki erregistroak mikrofilm
formatuan ikuska daitezke bakarrik
Iraultza ondorengo egoera zibilei buruzko erregistroak
(Erregistro Zibila) bai mikrofilmean (fotokopia egiteko
aukera badago) nola jatorrizko agiriak kontsulta daitezke.
Era berean, artxiboak Baionako barrutiko herrietako mikrofilmak
gordetzen ditu, hau da, Lapurdikoak eta Behe Nafarroako
zenbait herritakoak, bai parroki erregistroak eta erregistro
zibilak.
Ipar Euskal Herriko gainerako herrietako agiriak (Behe
Nafarroako bertze zenbait herritakoak eta Zuberoakoak) Pabeko
Departamentuko Artxiboan kontsultatu behar dira.
Pabeko Departamentuko Artxiboak mikrofilmak maileguan ematen
ahal dizkio Baionakoari, lau astez; aldi bakoitzeko 2 mikrofilma,
50 liberetan, gehiago edo gutxiago.
Ipar Euskal Herriko notario agiriak ere Pabeko artxiboan
altxatzen dira, baina Baionakora lau astez eraman daitezke.
Maileguak hilean behin egiten dira, hilabete hasieran beti;
hortaz, agiriak eskatu behar dira, gehienez bina pertsonako,
aurreko astean. Zerbitzu hau dohainekoa da.
Baionako, Espiritu Sainduko eta Doneztiriko Bataio, Ezkontza
eta Ehorzte (BEE) agiriak zuzenean kontsulta daitezke.
Bertze erregistro berezi batek iraultza aitzinako bataioak,
ezkontzak eta ehorzteak jasotzen ditu, abizenez ordenaturik,
Baionako familien erregistroak, alegia. Azken hau eskatuz
gero kontsulta daiteke.
Lerro honetan genealogistarendako erabilgarriak izan daitezkeen
oinarrizko errekurtsoen azalpena bertzerik ez da egin, baina
artxiboan anitz gauza gehiago dago.
Oharra: Ehun urte baino gutxiago duten Erregistro Zibileko
agiriak ez dira publikoak Frantzian, baina ondorengoek informazio
hura eska dezakete zuzenean udaletan.
|