ESKOLA JANTOKIA

 

ARDURADUNA
Mª Jose de la Hozek jantokiaren kudeaketa, administrazio lanak eta zaingo lanak burutzen ditu.

MONITOREAK
TAMAR enpresak monitoreak kontratatu ditu ikasleez arduratzeko

KOUTAK
Hona 2004/2005 ikasturtetik aurrera aplikatu beharreko bazkaltiarren kuotak:
- Ohiko bazkaltiarra                                                    3, 26
- Garraio-eskubidea duen ohiko bazkaltiarra                2, 28
- Ez ohiko bazkaltiarra                                                3, 80 €
Hilero ordaindu behar den diru kopurua hil horri dagokion jantoki egunetakoa da
Kuotak itzultzeko, jantokira gutxienez BI ASTETAN ez joatea eta abisua 48 ordu lehenengo egitea beharrezkoa da.
Ikasle bazkaltiarrak Hezkuntza Sailaren jantoki-dirulaguntzarik jasotzen badu, ezin da inola ere ezer itzuli.
Txangoetara joatean menu berezia (PIC-NIC) eskatzeko aukera dago (ohar bat bidaltzen da esateko nahi duzuen ala ez). Nahiz eta zerbitzu hori ez erabili ez dago dirua itzultzeko eskubiderik.

SARRERAK ETA IRTEERAK
Ikasleek, justifikatua den arrazoi batengatik (pediatrarenera joatea, etab.) ikastetxetik alde egin behar badute, hurrengo ordutegia errespetatu behar dute:
- Haur Hezkuntzako umeek 13:30ean baino beranduago ezin dute zerbitzua erabili.
- Lehenengo txandako ikasleak 14:00etatik aurrera atera ahal dira.
- Bigarren txandako ikasleak 14:15ean baino berandugo ezin dira sartu.

EZ OHIKO BAZKALTIARRAK.
Noizean behin jantokia erabili nahi duen ikasleak jantokiaren ordutegiarekiko 24 ordu lehenago jakinarazi behar du ikastetxearen Zuzendaritzan.
Ez ohiko bazkaltiarrak 3,80€ (haur hezkuntza eta lehen hezkuntza) ordaindu behar du.
Kuota Ikastetxeko Zuzendaritzan ordaintzen da eta jantoki-bonoa jasotzen da.

OHARRAK:
- Jantokiari buruzko zalantzarik izanez gero, jantoki arduradunak eta zuzendariak jasotzen dituzte
- Jantokiko zerbitzua hasi ondoren, monitorearen ratioa bete arte besterik ez dira hartzen “ohiko bazkaltiar” berriak.