Kultur Ekimenen Gunea:

Ipuin Kontalariak, Antzerkia, Trikitritxa, ea..

   Tfnoa: 653 713 942 - 946 870 979   dzobaran@euskalnet.net

 

 CASTELLANO

Arrosnabarrak, Arrosa eta Nabar hitzen elkarketa dugu. Baina ba ote da nabar koloreko arrosarik? Edo agian, ez du kolorea adierazi nahi, eta bihotzeko kontuak nabarmentzen direnean, arrosa nabaria dela esan nahi du? 

Dena dela; horrela izendatzen dira Leitzan, artoak zuritu behar zirela eta auzokideak batzen zirenean, kanturako erabiltzen zuten bertso motari. Emakumezkoek kantatzen zituzten batipat, eta neska mutilen arteko amodio kanta erotikoak izaten zituzten hizpide. Bertan jakiten zuten inguruko kontuen berri, nor norekin dabilen, zein neskari zein mutil gustatzen zaion eta abar.

Gaurko kazetaritza arrosaren aitzindariak ote?

Kantu eta bertso arrosok sarritan bilduak eta kantatuak izan dira,  Mikel Laboak esaterako, “Bentatik nator bentara noa” kantatzen ari denean, arrosnabarrak kantatzen ari da.

Leitzako arrosnabarrak, Bizkaian arto zuritzea. Nekazal kultura gehienetan dira artazuriketak edo antzeko iharduera sozialak ezagun.  Mogelen Peru Abarkan, adibidez,  “ezpatarijen kantia lino gijetako aldijetan” agertzen da, motibo berdina dute Kantabrian gaua luzatzen denean elkartzeko eta “espadar el lino” esaten diote. Hobeto uztartzerik balego!

Arros nabarrak daude loretan,

bakoitza bere maitetan.

Praxkanttoni begira zazu

Zure laztan ederretan.

(herrikoia)

 

Arrosak direlako txuriak

edo bestela gorriak.

Hagitzez ederragoak dira

Neskatilaren irriak

(J.Sarrionaindia)