BAEko PARTAIDE DIREN ABESBATZAK

131 abesbatzek osatzen dute BAE (gutxi gora behera 6000 abeslari), euren ahotsak kontutan izanik, modu honetan banatzen dira:

Umeen Ahots Zuriak (Txiki)

12

Helduen Ahots Zuriak

17

Gizonezkoen Ahotsak

18

Ahots Nahasiak

84

Abesbatz guzti hauek, lehen aipaturiko lau eskualdeetan banatzen dira:

Bilboko eskualdea

Ezkerralde - Enkarterriak eskualdea

Uribekosta - Txoriherri eskualdea

Busturi - Durangaldea-Arratia eskualdea

Horretaz gain, Boiseko (Idaho) Biotzetik Basque Choir abesbatza BAEko ohorezko kidea dugu.

BAEko partaide izateko interesa duen abesbatzak, gutun baten bitatez sarrera eskatu behar du eta honekin batera honako dokumentu hauek bidali behar ditu BAEra:

Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroko fotokopia.

Estatutuen fotokopia.

IFZren (Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren) fotokopia

Abesbatzaren historio laburra.

Zuzendariaren historia laburra.

Abesbatzaren argazkia.

Dokumentuak berrikusi ondoren, hurrengo Zuzendaritza Batzordeko batzarrean onartu eta abesbatzari jakinaraziko zaio, honek urtero 90 €ko kuota ordaindu beharko duelarik.