B.A.E.ren EKINTZAK

BAEk antolatzen dituen ekintzen artean, honakoak ditugu garrantzitsuenak:
 

Udaberriko kontzertuak
Bizkaiko Abesbatzen Eguna
Abesbatzentzako Konposizio Lehiaketa. “BBK Sari Nagusia”
Txikientzako Gabonetako Kontzertuak
Kurtsoak

 
Hau guztia antolatu ahal izateko, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Saila, BBk eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailaren babesa dauka. Era berean, Bizkaiko Udal eta Parrokien laguntza daukagu. Guztiei, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu.

Udaberriko Kontzertua (Matzotik Elainera)

1979ko udazkenean hasi ziren eta hasieratik Bizkaiko Aurrezki Kutxaren  babesa izan zuten, 1990. urtean Bilboko Aurrezki Kutxarekin bat egin eta BBK sortu zenean honek hartu zuelarik bere lekua. 

1980, 1981 eta 1982 urteetan zehar “Udazkeneko Kontzertuak” izan ziren, baina eguraldi hotza eta entzule gutxi zirela ta, azkenik 1983. urtean udaberrira aldatu ziren. Aldaketa honek onura haundia suposatu zuen bai entzule kopurua baita abesbatzen parte hartze kopurua asko haunditu zelarik.

Gaur egun, Martxoa eta Ekaina bitartean ospatzen dira, 83 abesbatzek parte hartzen dutelarik Bizkaia osoan zehar ospatzen diren 100 kontzertu desberdinetan.

Hiru abesbatzek osatutako taldeak antolatzen dira, abesbatz bakoitzaren egoitzan kontzertu bana eskeintzen da eta laugarren bat abesbatz federaturik ez duen egoitza batean, era honetan abesbatzen musika bultzatuz.

2008 Udaberri Kontzertuetako Egutegia

Ir al principio de la página

BIZKAIKO ABESBATZEN EGUNA - Erandio,2008ko Ekainaren 8ean.


Urtero ospatzen da Bizkaiko udalerri batean, bere antolakuntzan bertako abesbatzek laguntzen dutelarik. 1800 abeslarik osaturiko kontzertu haundi bat eskeintzen da, lau taldetan banatzen delarik: gizonezkoen ahotsak, ahots nahasiak, helduen ahots zuriak eta umeen ahots zuriak. Gero danok batera Agur Jaunak abesten dute, eguna lagungiroan ospatzen den bazkariarekin bukatuz

dcoral1.jpg (24009 bytes)


Abesten diren abestiak BAEko Batzorde Teknikoak aukeratzen ditu eta abesbatz desberdinen zuzendariek zuzentzen dute abesti bakoitza.

Egun hau antolatzeko Bizkaiko Foru Aldundia, BBK, Eusko Jaurlaritza eta dagokion Udaletxearen laguntza izaten da.

Ir al principio de la página

ABESBATZENTZAKO KONPOSIZIO LEHIATIKA - BBK SARI NAGUSIA

 

Lehiaketaren oinarrietan ezartzen denez, honetan parte har dezakete Euskal Herrian jaio eta/edo bizi diren konpositoreek. Oinarriak Otsailan argitaratzen dira eta epaimahaia Irailean batzartzen da azken erabakia hartzeko.

Lehiaketa hau BBKaren babesari esker antolatzen da.

Oinarriak

Inskripzio Fitxa deskargatu
 

Ir al principio de la página

TXIKIEN GABONETAKO KONTZERTUAK

 

dcoral2.jpg (21001 bytes)
Bilboko Parroquia ezberdinetan egiten dira eta Bizkaikko Txikien Abesbatzek hartzen dute parte.

Bilboko Udaletxeko Kultura eta Hezkuntza Sailaren babespean ospatzen dira.


Ir al principio de la página

Kurtsoak

Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak urtero abesbatzetako zuzendari, ahots bakoitzeko monitore eta abeslariei orokorrean zuzendutako ikastaro desberdinak antolatzen ditu, beti ere gure abesbatzen kalitatea hobetzeko helburuarekin.

Ir al principio de la página