Kalejira, beherazkada, tanborrada, prozesio, etab.-en bidez
25 urte Bermeo alaitzen
Bermeotarrok
"fanfarridse" edo "txarangie"
lez ezagutzen dogun talde musikal hau 1978an sortu zan. Lagun talde baten amets
hau Jose Antonio Egiaren eraginez burutu zan, bere lehenengo agerpen publikoa
urte horretako Olentzaroaren ibilaldian izan zalarik. Ordutik hona, Bermeotarrak
fanfarrea herriko kaleak alaitzen izan dogu.
Hasiera
baten txirula, akordeoi eta haize instrumenturen bat ziran erabiltzen ebezanak.
Gaur egun, barriz, musika banda txiki baten itxura dauka, antzina ziran música
de aficionados batena, batez be mentalidadean. Hori izan da beti Bermeotarrak
taldekoen asmoa: euren musika zaletasunari urteera bat emon eta herriari
adieraztea. Horregaitik talde honen eraketearen eragina ilusioa da, bakotxaren
ahalegina eta gustua, gauza guztiak alkartasunean eginez. Hau da, errepertorioa
aukeratu, entsaiatu eta kalera urten. Guztien iritziak kontutan hartuta eta
inork ezertara behartu barik. Esandakoa eta Bermeori deutsen maitasuna dira
talde musikal honen motorra.
|
|
Hogeita
bost
urte honeetan jende askok hartu dau parte Bermeotarrak
fanfarrean. Batzuk joan, beste batzuk etorri, gaur egun 17 musikazalek osotzen
dabe taldea: lau perkusionista, tuba, tronboi bi, bonbardinoa, tronpeta bi, saxofoi
tenorra,
saxofoi altua eta bost klarinete. Hamazortzigarren kidea legez, Poli Larrinaga dogu. Bermeotar ezagun honek, Ohorezko klarinetea titulua hartu dau taldearen barruan eta omenaldi
bat ere jaso eban orain urte batzuk, bere bizitza osoan musikaren alde egindako
lan zabala goraipatzeko. Orain kalera urteten ez dauan arren, Polik taldeagaz
bat eginik jarraitzen dau. |
Denbora
luze honetan ia-ia ez da egon gure herrian Bermeotarrak
fanfarrearen musikak lagun egin ez deuskun jai egunik: San Juan bezpera, Madalen
bezpera eta eguna bera, Andramariak, Santa Zezilia, Gabonak,
Haratuzteak... Gitxi ez bada be, Aste Santuko prozesioetan, tanborradan,
Hiru Erregeen ibilaldian eta beste hainbeste ekintza ofizial eta sozio-kulturaletan
ere parte hartzen dau fanfarreak urte barruan.
Bermeotik
kanpo ere izan da Bermeotarrak
fanfarrea. Esate baterako, Bilbo, Gasteiz, Donibane Lohitzun eta Bizkaiko eta
Arabako hainbat herritan. Azpimarratzekoa da, herriko musikazale talde honek, ez
dauala (ezta gura be) inongo erakunderen diru laguntzarik. Kalejira edo ekintza
bakoitzean parte hartzeagatik kobratzen dabenetik bizi dira. Batzen daben diru
guztia taldearentzat da: instrumentuak erosi edo barritzeko, euren egoitza
mantentzeko edo taldearen onerako dan edozertarako. Taldearen barruan inork ez
dau dirurik altzatzen, taldean sartzen diranak zaletasunagatik dagoz-eta. Baina
horrek ez dau gura esan guztia dala sakrifizioa, ez. Santa Zezilia eguneko
afaria, esate baterako, dohan izaten da, taldeko fondotik ordainduta.
Bermeotarrak
musikazaleek, taldeko errepertorioa osotzeko lan sakona egin dabe urte guzti
honeetan. Esku-iskribuak handik eta hemendik aurkituz eta pazientzi handiagaz
ordenatuz, hainbat konposizio berreskutatu dabez. Batzuk Bermeon berton
konposaturikoak edo konpondutakoak eta José Franco maisuaren bandak jotzen
ebazanak XX. mende-hasierako bermeotarrentzat. Hau dala eta, jotzen dabezan
konposizioen artean, Franco, Furés,
Solabarrieta, edo modernoagoak diran Erauzkin, Egia eta abarren
lanak aurkitzen dira. Lan ixila, baino fruitua emoten dauana. Hogeita bost urte
luze honeetan, Bermeotarrak fanfarreak
bete dauan lan sakon honetan, Bermeoko kanta zaharrak berreskuratu dabez. Horra
hor esate baterako, Bermeoko Udalaren Euskera zerbitzuak eta Euskeraz
Berbetan taldeak 1996an antolaturiko Bermeoko kuadrilen arteko antzinako
kanten lehiaketan, irabazitako bigarren saria.
2003an taldeak bere 25. URTEURRENA ospatu eban. Hori dala-eta ekintza bereziak antolatu euskuzan fanfarreak, besteak beste, musika banden alarde arrakastatsu bat, Bermeoko Nazioarteko Musika Astean kontzertu berezi bat, argazki erakusketa bat edota kide ohien eta laguntzaileen omenez bazkari bat.
|
Izen-abizenak |
Instrumentua | Argazkia |
| Biotz Fradua Agirre | Klarinetea | ![]() |
| Markel Fernández García | Klarinetea | ![]() |
| Saioa Gangoiti Gabantxo | Klarinetea | ![]() |
| Etor E. Lucio Eceiza | Klarinetea | ![]() |
| Rakel Fernández Allika | Klarinetea | ![]() |
| Jesus Dios Leciñana | Saxo altoa | ![]() |
| Aitor Beitia Esteban | Saxo tenorra | ![]() |
| Sabino Gómez Mujika | Tronpetea | ![]() |
| Ander Bilbao Arruti | Tronpetea | ![]() |
| Alberto Astui Zarraga | Tronboia |
|
| Ander Atxikallende López | Tronboia | ![]() |
| Aingeru Astui Zarraga | Bonbardinoa | ![]() |
| David Alonso Corta | Tubea | ![]() |
| Víctor Mallabiabarrena Petrina | Perkusiñoa | ![]() |
| Gaizka Beitia Esteban | Atabala | ![]() |
| Egoitz Zarallo Aurtenetxe | Bonboa | ![]() |
| Josu Ander Arruabarrena Blanco | Txindatak | ![]() |
|
- Hiru Erregeen Kabalgata (urtarrilaren 5ean) - ALKARTASUNA dantza taldeari lagunduz, Lantzeko ihauteria kalejira (2004) - Aratuzte martitzeneko kalejirea (otsaila/martxoa) - Aste Santuko Prozesiñoak (1998-2003) - Bermeoko Arrain Azokan kalejirea (maiatza) - San Juan bezperako kalejirea (ekainaren 23an) - Madalen bezperako kalejirea (uztailaren 21ean) - Madalen eguneko prozesiñoa, aurresku eta biribilketak eta beherakadea (uztailaren 22an) - Bakioko ITSAS-ALDE dantza taldearen jaialdia (2004.ko abuztua) - Kalejirea eta dantzaldia Mundakako Euskal Jaian (2004.ko abuztua) - Andra Mari bezperako kalejirea, aurresku eta biribilketak eta beherakadea (irailaren 7an) - Garaiko musikea Bermeoko Erdi Aroko azokan (2004.ko urria) - Santa Zeziliako kalejirea (azaroa) - Gabonetako mezak (abendua) - Gabonetako kalejirea (abenduaren 24an)
|