:: Sarrera
:: Aterpea
:: Kokapena
€ :: Prezioak 2005
:: Ekintzak naturan
:: 2005 Eskola kanpaina
:: Landare eta animaliak
:: Gastronomia
:: Loturak
 
itzuli




G U R E  L U R R A L D E A ::
idatzi iezaiguzu ! orrialdea imprimatu lagunari zuzenbidea bidali


   Erronkari eta Zaraitzuko bailarak Nafarroako ipar-mendebaldean aurkitzen dira, bertako (piriniotako) gain erliebea 2000metroko altuera izanik, non piriniotako lehen 2000 metroko gailurra aurkitzen dugu: Ori.

aunamendi.jpg (125021 bytes)
   Erronkari inguruan Hiru Erregeen Mahaia (2.428 m.) Nafarroako gailurrik garaiena dago, besteen artean Anie edo Auņamendimendi piramidala 2.507 metroekin euskal. bearno-aragoi muga geografikoan kokatua dago.

   Gailur hauekin batera, Larrako gune karstikoa ageri da, euri zaparradak eta elurteak moldaturiko harri parajea. Bertankobazulo, amildegi eta leize asko ditugu BU-56 edo San Martin harriko leizea adibidez, non espeleologo askok bertaraespedizioak egiten dituzte.

   Erronkarik Larra eta Belagoako bailaraz gain beste bailara interesgarriak dauzka ikusi eta hurbiltzeko, adibidez Belabarze (Ezkaurre mendi gaina aldamenean duelarik), Mintxate bere leize txikiarekin, Binies mardula, Gardelar, non Anso herrira joan zintezke, edo Urralegiko sakana.

   Erronkari eta Zaraitzuko jendeek artzain bizimodua ezagutu dute urteetan zehar, gaur egun arte, horregatik beraien gazta eta mami preziatuak.

san_martin.jpg (7687 bytes)   XIV. mendetik ezaguna dugu basoetako zuhaitzak moztu eta garraiatzeko era eta ia gaur egun arte iraun duena (1950 g.g.b.), hauek almadiak dira. Erronkariko ohituren artean 262. Mugarrian hiru behien tributua ospatzen da, ohitura hau antzinako iturri eta larreen erabileraren gatazkaren ondorio zuzen bat dugu, edo Iņigo Haritza errege nafarraren eraztuna Ezkaurre inguruetan ezkutatua dagoen zurrumurrua, Auņamendi gailurrean bizi den lamia eta Antxomarroko herensugearen kondaira. 


   Bailara hauetako udazkenei, Badeetara dihoazten artaldeek ematen diote hasiera. Artaldeek landutako ibilbide hauek  XV. Mendetik ezagutzen dira, XVI. Mendean sinaturiko Bardeetako larreak erabiltzeko baimena bezala.
idatzi iezaiguzu ! orrialdea imprimatu lagunari zuzenbidea bidali