:: Sarrera
:: Aterpea
:: Kokapena
:: Gure lurraldea
€ :: Prezioak 2005
:: 2005 Eskola kanpaina
:: Landare eta animaliak
:: Gastronomia
:: Loturak
 
itzuli



E K I N T Z A K  N A T U R A N ::

idatzi iezaiguzu ! orrialdea imprimatu lagunari zuzenbidea bidali


Armaia aterpeak Ekia-rekin batera, gure inguruetan ekintza desberdinak egiteko aukera eskeintzen dizkizu ::

BTT Eskalada Espeleologia
   
    Mendizaletasuna Basabidezaletasuna Trokarte jaitsierak
Piraguismoa Rafting Nahasturiko ekintzak Beste ekintzak
Armaia aterpea Ekia-rekin batera, gure inguruetan ekintza desberdinak egiteko aukera eskeintzen dizute.


BTT

   
Ekintza hau Iratiko basoan egingo dugu, izei eta pago baso garrantzitsuenetariko bat Europa mailan. Ibilbideak, baso barnean aurkitzen diren bide forestaletan egingo ditugu, interesgarriak diren lekuak aukeratuz. Prestakuntza fisiko normal bat edukiz ibilbideak egin ditzakegu.
Egun erdiko irteerak.
Txirrindu alokairua, garraioa, gida, asegurua, talde murriena: 4 gizaki


Eskalada

   
Eskalada hasiera kurtsoan teknika desberdinak ikasiko ditugu. Ez da beharrezkoa esperientzia izatea.
Egun osoko ekintza.
Gida, materiala eta asegurua.



Espeleologia


   Lur barneko ezagupenak beti sortu dizkigu nolabaiteko jakin mina. Orain barne mundu horretan murgildu zaitezke, galeria ikusgarriak, estalaktita, estalagmita etabarreko gauza miresgarriak aurkituz. Ekia eskeintzen dituen irteerak gauzak errazten dizkizu. Egun erdiko irteerak. Materiala, gida, argi ekipoa, asegurua.


Mendizaletasuna


   Eskualdeko gailurrik garrantzitsuenetara igoerak (anie, Hiru erregeen mahaia, ...). Prestakuntza fisiko minimo bat beharrezkoa da ekintza hau burutzeko, mila metroko desnibelak igoko baititugu.
Basabide zaletasuna.
Irati, Abodi, Larra, Orhi, Belagua, etab. Ibilbideak. Beste igoerekin parekatuz, ibilbide hauek prestakuntza fisiko normalak behar ditu.
Egun erdiko eta osoko irteerak.
Gida , asegurua.


Trokarte jaitsierak

   Ekintza honetan hasi berria edo aurreko esperientziarik badaukazu, aukera desberdinak eskeintzen dizkizugu. Maila desberdineko irteerak burutzen ditugu, maila I eta II-ko trokarteak (egun erdia), maila III-ko trokarteak (egun osoa).
Ekipo osoa, gida eta asegurua.


Piraguismoa

   Funtsezko teknika ikastaroa eskeintzen dizugu Eska ibaia jaisteko (Erronkari bailaran), II eta II mailak. Edo eta era lasaiago batean Yesa-ko urtegian piraguan haritzea; maila I (egokia senideen arteko irteerarako).
Egun erdiko irteerak.
Gida, material guztia, asegurua.


Rafting


   Eska ibaitik jaitsiera dibertigarriak untzi neumatiko batean. Egun erdiko irteerak.
Gida, material alokairua, asegurua.
Nahasturiko ekintzak
Baita ere egun berean burutu ditzakezuen ekintza hauen nahasketa baten aukera eskeintzen dizugu.

Eskalada + trokarte jaitsiera
Trokarte jaitsiera + espeleologia
Piraguismoa + trokarte jaitsiera.


Beste ekintzak

   Iraupen eskia (fondo eskia) eta erraketa ibilbideak (neguan)
Erronkari eta Zaraitzuko kañadeetatik ibilbideak, bertako artzainekin batera (Irailean)
Hamar lagun baino gehiago dituzten taldeei prezio desberdinak egiten dizkiegu.


>> Urrutizkinak :: 948 890184 / 696 899 995
idatzi iezaiguzu ! orrialdea imprimatu lagunari zuzenbidea bidali