|
TELEIPUINA
IPUIN
LAPURRA
eta
TONI LA SAL
"Birusak erasoan!!!"
antzezlanean
|
Antzezpenerako
leku egokiak:
Udal aretoak, antzoki txikiak, herriko jaiak, liburutegiak,
merkataritza zentroak, eskolak, ikastolak, erakustaretoak,
azokak, umeentzako parkeak, karpak... Egia esateko, gaur egun umeak
ailegatu daitezkeen edozein lekua egokia da ikuskizun hau antzezteko,
bai aterpean, bai kanpoaldean.
Txotxongilo eta aktore arteko erdibidean,
ikusleen parte-hartze biziko antzerki ikuskizuna
Toki txikitan egiteko lanak
|
Gomendatutako ikuslegoa:
umeak eta ikuslego
familiarra
Bataz besteko
iraupena:
45 minutu
Antzerki
teknikak: Mupetak, objektuak eta marotteak
Hizkuntza:
Euskara
Muntatzeko
denbora:
90 minutu
Desmuntatzeko
denbora:
60 minutu
Dimentsioak:
2,20 metroko altuera; 2,50 metroko
zabalera; 2 metroko hondoa
Oharrak:
Soinua taldeak berak eramaten
du.
|
|
IPUIN
LAPURRA
TONI
LA SALek izozkien postu gurpildun bat bultzatzen du. Herriko plaza bilatzen
du, bertan jartzeko eta izozkiak saltzeko. Halako batean, telefono dei
harrigarri bat jaso du. Esan diotenez, bere izozki-saltzaile arropa mozorroa
baino ez da. Eta bere benetako eginkizuna...
herriko banketxea lapurtzea da!
TONI LA SAL, nahastuta eta ikaratuta, atraku batean sartuko
da, baina okertu egingo da eta liburutegiko kutxa gotorra eramango du.
Pinotxo, Otsoa, Txanogorritxu, Hiru Txerritxoetako azkarrena,
Sorgina, Botadun Katua eta Lanparako Jeinua gaur TONI LA SALekin nahastuko
dira, txotxongilo istorio zoro honetan, ustekabeko bukaera batekin.
Posible al da ikus-entzuleak arratoi bihurtzea Hamelingo
txirula joleak? TONI LA SAL hip-hop dantzatzen hasiko da? Kenduko al
du kaskoa?
Hori dena eta askozaz ere gehiago, ikuskizun interaktibo honetan.
|
TELEIPUINA
Teleak erotzen gaitu!!!
Etxera iritsi eta telebista pizten dugu. Telemandoak ez du hainbat telebisio
katerako botoi beste. Sakatu! Aldatu! Hau koloretxo sorta hau! Aldatu berriro!
Bai jende mordoa oihuz eztabaidaka! Bai jende mordoa gaizki kantaka! Sakatu!
Bai txalo mordoa edozein ordutan! Nondik sartu dira ba mamorro guzti horiek
telebista barrura?
Teleak erotzen gaitu!!!
Baina ez dirudi honek Toni La Sal batere arduratzen duenik. Nagusiak
bere etxean telebisio emisore berrien seinaleak instalatzeko agindu dio,
beraz, dena konplikatu egingo da Toni La Sal konturatzen denean eraman dituen
trafiko seinaleek ezertarako balio ez dutela, “TDT”a ez dela insektizida
bat eta handik ibiltzen diren txotxongiloak ez direla mamorroak, telebistaren
aurrean ordu gehiegi ematen duten haurrak baizik.
Ez galdu elkarreraginezko ikuskizun hau. Berriro ere kontu-kontalaria
dirudi, baina ez da, nahiz eta Toni La Salek berriz kasko gorria buruan
daraman; baten batzuek telesaioa dela diote baina... noiz ikusi da tele-ikusentzuleak
zaku-lasterketetan eta dibertitzen?
|
|
|
TONI LA SAL
"Birusak erasoan!!!"
antzezlanean
Airez dela, doministiku edota usoen
hegaden bidez; kablez dela, ordenagailuen bidez; edonondik datoz
gure bizitza lohitzera. Baina... Nortzuk dira ba birus hauek? Eskolara
joaten al dira? Maitemindu egiten dira? Zergatik dira hain txikiak?
Baina guzti hau ez zaio bat ere
axola Toni La Sali. Bera bere gauzetan dabil, hemendik hara, bere
garbiketarako orgari bultzaka. Izango al da gizon hau horrenbesteko
zikinkeria bakteriarrari aurre egiteko gai?
Ez galdu elkarreraginezko ikuskizun hau ikusteko aukera.
Kontu-kontalaria
dirudi, baina ez da halakorik, nahiz eta Toni La Salek motorista
kaskoa buruan jarri bere garbiketarako orga gidatzeko; ezta modan dauden
umorezko bakarrizketa horietako bat ere, hemen ikuslegoak ez ditu soilik
barre eta txaloak egingo; batzuek txotxongilo antzezlan baten aurrean
gaudela diote, baina... Posible al da lanbas batek hitz egitea?
|
|
|
|
PINOTXO
Txotxongilo hizkuntza
dibertigarrira moldaturiko nazioarteko
literatur klasikoa.
|
|
EUSKAL IPUINAK
Abenturez, pertsonaia mitologikoez
eta oso gureak diren paisaiez
beteriko ikuskizuna.
|
|
EUSKAL HERRIKO
ITSASOA
Olaturik haundienak kutsadurarengandik
salbatzeko itsas-hondoraino burututako bidaia
|
|
ANTZEZKIZUNA
GINOL TALDEA Getxon 1980.garren urtean jaio zen, baina gaur egun Otxandion finkatu
da. Gasteizko ANE AGIRRE PRODUKZIOAK-ek eskaintzen ditu bere antzezlan guztiak.
ANTZEZKIZUNA
GINOL TALDEAk burutzen duen antzerkiak esku-marionetazko teknika tradizionalak
bereganatu eta, aldi berean, teknika horiek eduki berriez
betetzen ditu.
ANTZEZKIZUNA
GINOL TALDEA Euskal Herriko herri askotan ibilia da, maiz
bere lana auzoetako jaietan burutu duelarik. Zenbatezinezko irakats-zentru
ere bisitatu du,
eta baita kultur-mamiko zenbait erakusketa, aste eta ihardunaldietan
parte hartu ere.
|
ANTZEZKIZUNA GINOL TALDEA
|
Gomendatutako ikuslegoa:
5 eta 12
urte arteko umeak
Bataz besteko
iraupena:
50 eta
60 minutu artekoa
Antzerki
teknikak:
Eskularruko
txotxongiloa, marottea eta argi-beltza
Hizkuntza:
Euskara
Muntatzeko
denbora:
120 minutu
Desmuntatzeko
denbora:
90 minutu
Dimentsioak:
2,75 metroko
altuera; 3,50 metroko zabalera; 2,50 metroko hondoa
Oharrak:
Argiak
eta soinua taldeak berak eramaten ditu. (5000 + 100 watt.)
|
PINOTXO
EUSKAL IPUINAK
EUSKAL HERRIKO ITSASOA
|
Bilboko Nazioarteko
Txotxongilo Jaialdia (1984/1994/1997/1998/1999/2000/2005/2006,2008)
Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia
(1994/1997/2005)
Hendaiako Euskal Txotxongilo Jaialdia
(1994/1997/1999/2006/2008)
Barañaingo Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia
(2003)
Korellako Txotxongilo Jaialdia
(2008)
Getxoko Antzerki Ihardunaldiak
(1994/1996/1998/2000/2005/2007)
Barakaldoko Nazioarteko Kale-Antzerki
Jaialdia (1995/1996)
Sestaoko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia
(2001-2005/2008)
Kilkisgo Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia
(Grezia,
1999)
Madrileko "Feria del Titere"
(1984)
Alakanteko "Muestra de Teatro de Titeres"
(1987)
Gavako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia
(Bartzelonan, 1997)
|
JAIALDIAK
|
|
|
|
|
|
|
|
|