lapurra antzezkizuna  helbidea     antzezkizuna@euskalnet.net    




 

Lan berriak!



IPUIN
LAPURRA


eta

TONI LA SAL
"Birusak erasoan!!!"
antzezlanean


Antzezpenerako leku egokiak:
Udal aretoak, antzoki txikiak, herriko jaiak, liburutegiak, merkataritza zentroak, eskolak, ikastolak, erakustaretoak,  azokak, umeentzako parkeak, karpak... Egia esateko, gaur egun umeak ailegatu daitezkeen edozein lekua egokia da ikuskizun hau antzezteko, bai aterpean, bai kanpoaldean.


Txotxongilo eta aktore arteko erdibidean, ikusleen parte-hartze biziko antzerki ikuskizuna

Toki txikitan egiteko lanak


Gomendatutako ikuslegoa:
 umeak eta  ikuslego familiarra

Bataz besteko iraupena:
45 minutu

Antzerki teknikak:  Mupetak, objektuak eta  marotteak
   
Hizkuntza:
Euskara


Muntatzeko denbora:
90 minutu

Desmuntatzeko denbora:
60 minutu


Dimentsioak:
2,20 metroko altuera; 2,50 metroko zabalera; 2 metroko hondoa

Oharrak:
Soinua taldeak berak  eramaten du.


 
IPUIN
L
APURRA

TONI LA SALek izozkien postu gurpildun bat bultzatzen du. Herriko plaza bilatzen du, bertan jartzeko eta izozkiak saltzeko. Halako batean, telefono dei harrigarri bat jaso du. Esan diotenez, bere izozki-saltzaile arropa mozorroa baino ez da. Eta bere benetako eginkizuna...

 herriko banketxea lapurtzea da!


 TONI LA SAL, nahastuta eta ikaratuta, atraku batean sartuko da, baina okertu egingo da eta liburutegiko kutxa gotorra eramango du.
Pinotxo, Otsoa, Txanogorritxu, Hiru Txerritxoetako azkarrena, Sorgina, Botadun Katua eta Lanparako Jeinua gaur TONI LA SALekin nahastuko dira, txotxongilo istorio zoro honetan, ustekabeko bukaera batekin.
  ipuin

Posible al da ikus-entzuleak arratoi bihurtzea Hamelingo txirula joleak? TONI LA SAL hip-hop dantzatzen hasiko da? Kenduko al du kaskoa?
Hori dena eta askozaz ere gehiago, ikuskizun interaktibo honetan.

ipuinlapurra  


toni  
 

TONI LA SAL
"Birusak erasoan!!!"
antzezlanean


Airez dela, doministiku edota usoen hegaden bidez; kablez dela, ordenagailuen bidez; edonondik datoz gure bizitza lohitzera. Baina... Nortzuk dira ba birus hauek? Eskolara joaten al dira? Maitemindu egiten dira? Zergatik dira hain txikiak?


mupetak  


Baina guzti hau ez zaio bat ere axola Toni La Sali. Bera bere gauzetan dabil, hemendik hara, bere garbiketarako orgari bultzaka. Izango al da gizon hau horrenbesteko zikinkeria bakteriarrari  aurre egiteko gai?

Ez galdu elkarreraginezko ikuskizun hau ikusteko aukera.
Kontu-kontalaria dirudi, baina ez da halakorik, nahiz eta Toni La Salek motorista kaskoa buruan jarri bere garbiketarako orga gidatzeko; ezta modan dauden umorezko bakarrizketa horietako bat ere, hemen ikuslegoak ez ditu soilik barre eta txaloak egingo; batzuek txotxongilo antzezlan baten aurrean gaudela diote, baina... Posible al da lanbas batek hitz egitea?







...ETA GAINERA



josetxu

JOSETXU ETA ORTZADARRA

Lan honetan ikuslegoak zuzenki parte hartzen du. Txotxongilo-antzerki tradizionala eta oso dibertigarria. Betiko ginola.


pk  
PINOTXO

Txotxongilo hizkuntza dibertigarrira moldaturiko nazioarteko
literatur klasikoa.
eik
EUSKAL IPUINAK

Abenturez, pertsonaia mitologikoez eta oso gureak diren paisaiez
beteriko ikuskizuna.

ehik
EUSKAL HERRIKO ITSASOA

Olaturik haundienak kutsadurarengandik salbatzeko itsas-hondoraino burututako bidaia

pinotxo

ANTZEZKIZUNA GINOL TALDEA Getxon 1980.garren urtean jaio zen, baina gaur egun Otxandion finkatu da.

ANTZEZKIZUNA GINOL TALDEAk burutzen duen antzerkiak esku-marionetazko teknika tradizionalak bereganatu eta, aldi berean, teknika horiek eduki berriez betetzen ditu.

ANTZEZKIZUNA GINOL TALDEA Euskal Herriko herri askotan ibilia da, maiz bere lana auzoetako jaietan burutu duelarik. Zenbatezinezko irakats-zentru ere bisitatu du, eta baita kultur-mamiko zenbait erakusketa, aste eta ihardunaldietan parte hartu ere

ANTZEZKIZUNA GINOL TALDEA

Gomendatutako ikuslegoa:
5 eta 12 urte arteko umeak

Bataz besteko iraupena:
50 eta 60 minutu artekoa

Antzerki teknikak:
 Eskularruko txotxongiloa, marottea  eta  argi-beltza

Hizkuntza:
Euskara

Muntatzeko denbora:
120 minutu

Desmuntatzeko denbora:
90 minutu

Dimentsioak:
 2,75 metroko altuera; 3,50 metroko zabalera; 2,50 metroko hondoa

Oharrak:
Argiak eta soinua taldeak berak eramaten ditu. (5000 + 100 watt.)

JOSETXU ETA ORTZADARRA

PINOTXO

EUSKAL IPUINAK

EUSKAL HERRIKO ITSASOA






Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia (1984/1994/1997/1998/1999/2000/2005/2006)
Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia
 (1994/1997/2005)
Hendaiako Euskal Txotxongilo Jaialdia (1994/1997/1999/2006)
Barañaingo Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia
 (2003)
Madrileko "Feria del Titere"
 (1984)
Alakanteko "Muestra de Teatro de Titeres"
 (1987)
Getxoko Antzerki Ihardunaldiak
(1994/1996/1998/2000/2005/2007)
Barakaldoko Nazioarteko Kale-Antzerki Jaialdia (1995/1996)
Sestaoko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia
(2001-2005)
Gavako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia
(Bartzelonan, 1997)
Kilkisgo Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia
(Grezia, 1999)
JAIALDIAK  
  






 



unima  


TXOTXONGILOAK • GINOL • MARIONNETTES • MARIONETAS • GUIGNOL • TITERES • PUPPETS • PUTXINELLIS • TITEREAK • MUÑECOS DE GUANTE • BURATTINI • MARIONETTEN • TITELLES • PUPI • PUCHINEL-LIS • GUIÑOL • POLICHINELAS • POUPEES