Partiduaren kronika

Anaitasunak ozta-ozta banako berdinketa lortu zuen larunbat arratsaldean Eibarren Unbeko zelai artifizialean. Anaitasunak garaipen baten beharra zuen permanentzia ziurtatzeko gainontzeko taldeek egingo dutenaren zai egon gabe. Eibartarrak taldeko jokalariak, ordea, serio zelairatu ziren eta jokua ongi antolatzen zuten. Azkoitiarrak zelaian tokia aurkitu ezinik ibili ziren eta eibartarrek markagailuan aurrea hartzea lortu zuten lehenengo zatia amaitzeko pare bat minutu geratzen zirenean. Bigarren zatian saiatu ziren azkoitiarrak partidua bideratzen. Loiola entrenatzaileak bost aldaketak agortu zituen. Aukerak izan zituen Anaitasunak baina golik sartu gabe iritsi ziren laurogeita hamargarren minutura. Orduan eibartarren areatik hurbil Anaitasuna aldeko falta bat jaurtitzera zihoala gora beherak izan ziren area barruan talde bien arteko jokalarien artean eta epaileak Anaitasuanren aldeko penaltia adierazi zuen. Xabier Artetxek jaurti zuen penaltia eta baita sartzen asmatu ere. Azken minutuan eta penalti bidez bada ere, banako berdinketa eskuratu zuen talde gorritxoak eta puntu bat behintzat ekarri zuten. Kontuak honela, Anaitasuna hamairugarren tokian aurkitzen da orain hogeita hamazortzi punturekin. Jeitsiera hiru puntura bakarrik aurkitzen da, ordea. Datorren astean ligako azken partidua jokatuko du Txerloieko futbol zelaian Hernani taldearen aurka. Anaitasunari berdinketa aski zaio permanentzia ziurtatzeko. Galduko balu, ordea, Zumaiako eta UPV Vasconiak egiten dutenaren zain egon beharko genuke azken ondorioa ezagutzeko. Denboraldiko azken jardunaldia denez preferenteko partidu guztiak ordu berean jokatuko dira, hau da, igandean arratsaldeko bost t'erdietan.

Gainontzeko emaitzak
Erregio mailako taldeak ezin izan zuen irabazi Sanpedrotarrak taldearen aurka. Lau eta huts galdu zuten eta orain Sanpedrotarrak da lider. Anaitasuna bigarren tokian aurkitzen da bi puntura. Dena den, lehenengo bi sailkatuek igo dezakete maila eta, beraz, Anaitasunak datorren astean bigarren postuari eusten badio lehenengo erregio mailarako igoera ziurtatua izango luke. Horretarako hirugarren postuan aukitzen den Ostadar taldeak baino puntu gehiagorekin amaitu beharko luke. Datorren larunbatean Anaitasunak Gazteak taldearean aurka berdinketa nahikoa du igoera ziurtatzeko. Bigarren erregio mailako partiduak larunbat arratsaldeko bost t'erdietan jokatuko dira.

Areto futbola
Zurt Tabernak 6-2 galdu zuen Billabonan Pub Shepherd's taldearen aurka ligako azken partidua. Zurt Tabernak Gipuzkoako Lehenengo mailan hirugarren postuan amaitu du liga

Emaitzak
Ordutegia