| Anaitasunak beste garaipen
garrantzitsu bat lortu zuen Txerloieko zelaian Idiazabal taldearen
aurka mailari eusteko bidean. Xabier Artetxek partiduko zazpigarren
minutuan sartutako gol goiztiar batekin aurreratu ziren
azkoitiarrak. Bigarren zatiko hogeita laugarren minutua zen Xabier
Artetxek berak Anaitasunaren bigarren gola sartu zuenean. Azken
aldiko ohiturari jarraituz Oihan Martinez azpeitiarrak txartel
gorria ikusi zuen eta beste behin taldea hamar jokalarirekin utzi
zuen. Hala ere, Anaitasunak emaitzari eutsi ahal izan zion. Bi eta
hutseko garaipenarekin Anaiatsuna sailkapeneko hamabigarren tokian
aurkitzen da 36 punturekin. Bere atzetik ditu orain Idiazabal bera,
Zumaiako, UPV Vaconia, Eibartarrak, Zestoa eta Touring. Datorren
larunbatean Zumaiako taldearen aurka jokatuko du etxean eta bi aste
barru Eibarrera joango da Eibartarrak taldearen aurka jokatzeko.
Beraz, Anaitasunak denboraldi amaierari begira jokatu behar dituen
hiru partiduetatik bi arerio zuzenen aurka izango dira. Azken hiru
partiduak Aloña Mendi, Zestoa eta Idiazabalen aurka irabazi ondoren,
datozen partiduak ere irabazteko egokiera baldin badu, preferente
mailan gelditzea ziurtatuko luke. Gainontzeko emaitzak Erregio mailako taldeak 0-8 irabazi zuen larunbatean Oiartzunen eta honenbestez sailkapeneko lehenengo tokian aurkitzen da maila igotzeko aukerak dituelarik. Liga amaitzeko geratzen diren hiru partiduetako bat bigarren sailkatua dagoen Sanpedrotarra taldearen aurka izango da bi aste barru. Berebiziko partidua izango da bigarren sailkatuari aldea haunditzeko eta lehenengo erregio mailara igoera ziurtatu ahal izateko. Baina horretarako derrigorrezkoa da preferenteko taldeak ere maila mantentzea, bestela, bigarren erregio mailako taldeak ezingo luke maila igo horretarako meritu guztiak egin arren. Areto futbola Zurt Tabernak bosna berdindu zuen Aieteko taldearen aurka. Plaza Berri Sportek 8-6 galdu zuen UPV Inter taldearekin eta Prexkuk taldeak 7-1 irabazi zion etxean Amara Kirol Elkarteari. |