Albisteak

2008ko SARIDUNAK

Alebinak:
Gol gehien sartu dituena: Xabi Oroz (13 gol)
Gehien nabarmendu dena: Xabier Soraluze

Infantil mailako neskak:
Gol gehien sartu dituena: Haizea Ribera (36 gol) * Jon Larrañaga entrenatzaileak jaso zuen bere izenean.
Gehien nabarmendu dena: Maialen Castaño

Infantil mailako mutilak:
Gol gehien sartu dituena: Oier Beitia (12 gol)
Gehien nabarmendu dena: Jagoba Arenas

Kadete mailako neskak:
Gol gehien sartu dituena: Leire Letamendia (14 gol)
Gehien nabarmendu dena: Leire Martin

Kadete mailako mutilak:
Gol gehien sartu dituena: Javier Zuazolazigorraga
Gehien nabarmendu dena: Aitor Etxaniz

Jubenilak:
Gol gehien sartu dituena: Ander Otaño (15 gol)
Gehien nabarmendu dena: Unai Juaristi

Senior mailako neskak:
Gol gehien sartu dituena: Amaia Larrañaga (14 gol)
Gehien nabarmendu dena: Eneritz Elortza

Erregio maila:
Gol gehien sartu dituena: Jon Ibarmia (15 gol)
Gehien nabarmendu dena: Eneko Aizpuru

Preferente maila:
Gol gehien sartu dituztenak: Iban Aranbarri eta Xabier Artetxe
Gehien nabarmendu dena: Borja Rotxa

Jokalari saiatuena: Jokin Landa

Sari hauetaz gain, aipatu, Gipuzkoako Futbol Federazioak zuzentasunaren saria eman diela Anaitasunaren erregio mailako taldeari eta infantil mailako mutilen taldeari.

Ikusi hemen argazkiak

 

Erregetako Zozketa Izugarria

Anaitasunako Futbol Taldeak urtero bezala aurten ere Gabonak hurbiltzen ari diren heinean erregetako zozketa prestatu du. Saria 1500 € balio dituen generoa eta beste 1500 € eskudirutan izango da. Generoa Azkoitiko Rural Kutxaren eskaparatean egon da erakusgai. Zenbaki sariduna 87657 izan da. Irabazlea Inazio Larrañaga Lizarralde izan da. Joxe Iturbe lehendakariaren eskutik eta Jon Ander Azkue Azkoitiko Rural Kutxaren zuzendariarean eskutik jaso zuen saria.

2007ko kirolari onenak

Urteko kirolari onenak aukeratu ziren iragan abenduaren 14ean. Futbolari zegokionez Xabat Sasiain izendatu zuten urteko futbolari onena. Xabat atezaina da eta gaur egun Anaitasunako jubenilen ohorezko mailan jokatzen du.

Areto futbolean Jon Ander Moreda aukeratu zuten urteko onena. "Mateo" Anaitasunako jokalaria ere izan zen bere garaian eta gaur egun areto futbolean jokatzen du. Gogoan izan areto futboleko hiru talde daudela Azkoitian; Zurt Taberna, Plaza Berri Sport eta Prexkuk.
Kirol modalitate guztien artetik kirolari bat hautatu zuten 2007ko Azkoitiko kirolaririk onena. Aurten Héctor Sánchez xake jokalariak jaso zituen botu gehien.