Aloña Mendi Espeleologia Taldeak diharduen lan eremua Aizkorri mendikatean
oinarritzen da. Aizkorri, Gipuzkoa hego ekialdean eta itsasotik 35 kilometrotara
kokatzen den 120 km²-ko azalera daukan mendikatea da. Bere mugek,
bost udalerri barne hartzen dute, beraien artean Oñati.
Oñati,
1845ean Gipuzkoako udalerri aldarrikatu zen 10.000 biztanle baino gehiagoko
herria da eta bere bailara handienak eta biztanleri gehien hartzen duen
zatia Aloña mendizerraren azpiko aldean kokatua dago. Haranaren
behekaldean izan ezik, gora-behera handiko topografia malkartsua dauka
Bailara honetara Arantzazuko eta Araotzeko errekak jaisten dira, hauek
dira Aizkorriko morfologia karstikoan parte-hartze zuzena duten bi faktoreetarikoak.
Aizkorri
mendikatearen barruan beste sei unitate edo mendizerra daude (Zaraia,Aloña,
Aizkorri, Altzania, Urkilla eta Elgea), hauen artean lau dira morfologia
karstikoa dutenak.. Lan eremu hauei beste paisai bat gehitzen zaio, arroilez
osatutako Arantzazu eta Araotz erreka tarte batzu Zonalde karstiko hauetan
708 aitzulo ikustatuak izan dira: beraietatik 330 kobak dira, 285 leizeak,
46 urzuloak eta 54 urbegiak.
Edonola,
lau lan eremutan bana ditzakegu aipaturiko zonaldeak. Banan-bana deskribatuko
ditugu jarraian.
Lau
lan eremuak hauek dira:
1- Altzania: Deguria-Orkatzategi mendizerrak.
2- Arantzazu-Arrikrutz-Gesaltza bailarak.
3- Aloña mendizerra.
4- Aizkorri-Zaraia: Urbia-Aizkorri.
1-
Deguria-Orkatzategi:Andarto-Kurtzeberri-Orkatzategi
karst-a osatzen duen lan eremua da. Bertan depresio gune batzuk ageri
dira; Deguria, Alabita, Alabita-txiki... eta mendi karstikoak: Andarto,
Kurtzeberri, Orkatzategi... Gaur egun 16 km²-ko azalera batean
278 aitzulo ageri dira, beraietatik 35 Besaide Espeleologia Taldeak ikertuak
dira. Leizezulo hauen artean Gipuzkoako bigarren leize sakonena agertzen
zaigu: Gaztelu 1, -520 metro.
2-
Arantzazu-Arrikrutz-Gesaltza:
Eremu honen barnean bi zati banatzen ditugu: Arantzazuko karsta deritzona
eta Gesaltza-Arrikrutz multzo karstikoa. Lehenengoaren barruan 2,2 km²-ko
zonalde batean 93 leizezulo ikustatu dira, beraz honek suposatzen du 33,18
aitzulo/km²-ko. Bigarrenak, 14 ilometrorekin, Gipuzkoako konplexu
karstikorik luzeena dugu eta Euskal Herrian seigarrena. Sistema hau honako
fenomeno espeleologikoez osatua dago. Gesaltzako lizuna, Arrikrutzeko koba,
Jaturabeko urbegia, Txintxin edo Troska koba eta Nardakosteko koba 1.
3-
Aloña
mendizerra: 6 kilometrotako mendizerra da eta bertan 45º-ko
okermenduak dituen kareharri aldeak ditu. Bertako zonalde potenteena Katabera
deritzona da, hala ere, iparraldeko aldapan leizezulo sakabanatu
gehiago agertzen dira.
4-
Urbia-Aizkorri:
Gipuzkoako mendi altuen zonaldea da; Aketegi (1477 m), Aizkorri (1528 m),
Aitxuri (1551 m)... Aizkorriko mendizerrak 3,2 km ditu, honi Zaraiako zonaldea
gehitu beharko diogu. Aizkorriko lekurapen honetan Oltza eta Urbiako kanpak
ageri dira, hauek eremu karstiko zabala osatzen dute. Altzanian aldiz leizezulorik
nabarmenena eta gehien ikustatuena turismo aldetik “La Lece” deritzona
da, bertan kainoi jeitsiera egin ohi delako.
|